Eu

Irudika topaketaren hirugarren edizioa izango da urriaren 24tik 26ra Artium Museoan, Eusko Jaurlaritzak babestua

2019.eko urriak 14

Irudika ilustrazioaren nazioarteko topaketa profesionalaren hirugarren edizioa urriaren 24tik 26ra egingo da Gasteizko Artium museoan. Aurten ere formatua 3 egunekoa izango da, baina bada nobedade bat: jardunaldi berezi bat egingo da editorialentzat eta literatur agenteentzat, horrelako profilei zuzendutako eduki espezifikoekin. Iazko arrakastaren ondoren, irekiera ekitaldia berriro eskainiko zaie Ilustrazioaren Sektore Paraleloei, Javier Mariscal, Lyona eta ABC Museoa bezalako gonbidatuekin. Mahai-inguru eta tailerretan landuko diren proiektuak Hego Korea, Argentina eta Erresuma Batutik helduko dira edo lotura bat izango dute herrialde horiekin.

Gaurko aurkezpena Arabako hiriburuko Artium Museoan egin da, eta proiektua antolatzen parte hartu duten hiru erakundeen ordezkariak ere izan dira bertan. Eusko Jaurlaritzaren izenean Kulturako sailburuorde Joxean Muñoz izan da; Arabako Foru Aldundiaren izenean Euskara eta Kultura Saileko diputatu Ana del Val; eta Gasteizko Udalaren izenean Felipe García, Biltzar eta Kultura zinegotzia. Ere bai Axier Urresti. Vital Fundazioako Zuzendari nagusia egon da gurekin.

Informazio guztia, Irekian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak