Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

El Departamento de Turismo, Comercio y Consumo pone en marcha el buzón contra el fraude en las viviendas para uso turístico

2019.eko urriak 15

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Perez Ezquerak, atzo, online postontzia aurkeztu zuen. Baliabide horrek aukera ematen du, erabilera turistikorako etxebizitzen eta gelen funtzionamenduan irregulartasunen inguruko salaketa anonimoak egiteko

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak erabilera turistikoko etxebizitzetan iruzurraren aurkako postontziaren baliabidea herritarren eskura jartzen du edonork, modu anonimoan, ezkutuan egiten diren edo ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten jarduerak salatu ahal izateko.

Postontzi hori turismo-erabilerako etxebizitzei eta gelei dagokienez, turismoari buruzko uztailaren 28ko 13/2016 Legean jasotzen diren arau-hausteak jakinarazteko soilik erabiliko da. Postontziaz gain, aktibo egoten jarraitzen dute beste turismo-enpresa batzuen jardueran egindako arau-hausteak edo hutsak jakinarazteko turismoko administrazioak prestatutako gainerako baliabideek.

Sailburuak, atzo, postontzia aurkeztu zuenean, gogoratu zuen zabaldutako espedienteen % 25 herritarren salaketen ondorio direla. Horregatik, baliabide berri honek ikuskapeneko “lana erraztuko du”.

Legez kanpoko etxebizitzen aurkako postontzia anonimoa da eta ezagutu den ustezko jarduera klandestinoari buruzko informazioa baino ez du jasoko. Jakinarazpena egiten duen pertsonak ez du bere burua identifikatu beharrik izango, eta hainbat arau-hausteren artean —ohikoenak— aukera dezake edo berak nahi duena gehitu dezake.

https://www.euskadi.eus/interaccion_ciudadania/buzon-viviendas-turisticas-ilegales/web01-tramite/es/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak