Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Trenbide-sare Atlantiarrerako bultzada

2011.eko apirilak 13

Eusko Jaurlaritzak Bruselan Sustapen Ministerioaren eta Frantziaren babesa lortu du trenbide-sare atlantiarrerako

Asturiasko Gobernuak, Akitaniako Eskualdeak, Europako Parlamentuko kideek eta salgaien garraioaren sektoreko ordezkariek bat egin dute Arku Atlantikoa aintzatesteko aldarrikapenarekin, eta Europako Parlamentuan manifestu bat sinatu dute.

Eusko Jaurlaritzak Bruselan Sustapen Ministerioaren —bi zuzendarik ordezkatu dute— eta Frantziako gobernuaren babesa lortu du, Trenbide-sare Atlantikoari behin betiko bultzada bat emateko. Ernesto Gasco Garraio sailburuordeak, José María Mazón Kantabriako Gobernuko Azpiegitura sailburuak, Bernard Uthurry Akitaniako Eskualdeko Azpiegituren presidenteorde ordezkariak, Patrick Anvroin CRPMren zuzendari nagusiak eta Europako Parlamentuko kideek gaur arratsaldean Bruselan Trenbide-sare Atlantikoa Europar Batasunaren barruan salgaietarako ardatz nagusi gisa aintzatestea babesten duen Manifestua sinatu dute.

Jardunaldia Trenbide-sare Atlantikoak eremu horretarako izan lezakeen garrantziari buruzko mintegi batekin hasi da, gai honek barne hartzen dituen erakundeek eta enpresa interesdunek salgaien garraioaren sektorearekin lotuta planteatzen diren erronkei buruz eztabaidatu dute, baita modalitate aniztasunaren garrantziari, garraio iraunkorrari, korridore berdeei, itsasoko autopisten aldeko apustuari eta portuak salgaien garraioaren sistema intermodalean barne hartzeari buruz ere.

Horren harira, Gasco sailburuordeak mintegiari hasiera eman dion hitzaldian azpimarratu du Sustapen Ministerioak ardatzari eman dion babesa “funtsezkoa” izan dela, ardatzaren iraunkortasunagatik eta salgaiak trenez garraiatzea sustatzeak dakarren lanagatik, Ministerioak eta autonomia erkidego guztiek duela 5 hilabete inguru aho batez onetsi zuten salgaien plan nazionalak adierazten duenari jarraiki.

Ildo horretatik, AHTk aurrera egin ahala erronka berriak planteatzeko aukera ematen du, eta horrek bide arruntak erabiltzea dakar, hau da, azpiegituretan kasuan kasuko hobekuntzak egitea salgaiek bidaiariek erabiltzen zuten espazioa erabili ahal izateko, eta trenbidearen zabalera historikoaren aldaketa bultzatzea erronka bat betetzeko eta, horrela, Espainiak Europako gainerako eremuekiko isolatuta egoteari uzteko.

Adif frantziarra ere zentzu horretan lan egiten hasi da. Espainiako iparraldeko gobernuek —esan du sailburuak— logistika moderno baten alde egin dute apustu, baita salgaien merkataritzaren garapenaren alde ere, eta hori mesedegarria izan “ahalko” da enpresen lokalizaziorako eta lanpostuak sortzeko. Hori dela eta, fatxada atlantikoa komunikazio-gune “bihurtu behar da”, trenbidearen bitartez nahiz portuen bidez.

Proiektua aurkeztu zenetik igaro diren hiru hilabeteetan lan egin da eta oso aurrerapen garrantzitsuak lortu dira. Arriola sailburuaren hitzak errepikatuz, Gascok merkataritza-jarduerarekin eta garraioarekin lotutako sektoreen parte-hartze publiko-pribatuan “esku hartzearen” garrantzia azpimarratu du. Emaitza planteamendu komun bat izan da, eta merkataritza-ganberek, gizarte-eragileek, enpresek eta erakundeek onetsi duten proiektu komun bat da. Jarduera horiek oso emaitza onak izan dituzte eskualdeei eta Mediterranioko herrialdeei dagokienez.Trenbide-sare Atlantikoak 2.000 km ditu luzeran, zenbait estatu zeharkatzen ditu eta 65 milioi biztanle inguru dituzten eskualdeetatik igarotzen da.

Gainera, Portugal eta Holanda artean fatxada atlantikoan dauden hamahiru portu baino gehiago lotzen ditu, eta, horrek portuen negozio-aukerak areagotzea eta beren eragin-esparruaren barruko zentro logistikoak erlazionatzea dakar. Baina, gainera, garraio iraunkorraren ardatz estrategikoa garatzea dakar, ingurumenean askoz eragin txikiagoa baitu. Bestalde, 2007an Arko Atlantikoa osatzen duten eskualdeek Europar Batasunaren BPGari 2 bilioi inguruko ekarpena egin ziotela kontuan hartuz, Europako mendebaldeko eremu geoestrategiko horren eragin ekonomikoa eta garrantzia nolakoa den ikus daiteke. Arko Atlantikoa sustatzen duen eragile-sare bat garatuz, ardatz estrategiko hori Europako Erdialdeko eta Mediterranioko lehentasunezko ardatzekin parekatuko da eta Europako iparralderako, Erresuma Baturako eta Marokorako ibilbideak eta lorturak erraztuko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)