Eu

Eusko Jaurlaritzak hobekuntzak hasi ditu Durangoko tren geltokirako sarbidean

2019.eko urriak 17
  • Lan horien barruan, gaur egun terminalean estali barik dauden zirkulazio eta banaketa guneak estaltzea sartzen da

Eusko Jaurlaritzak, Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoaren bitartez, obra fase berria hasi du Durangoko tren geltokian. Lan horietan, geltokiaren sarbidean hobekuntzak burutuko ditu, eta gaur egun terminalean estali barik dauden zirkulazio eta banaketa guneak estaliko dira. Gaur egun, sarbidea larrialdietako irteeraren bitartez egiten da. Horrela, geltokiko behin betiko sarrerak eta irteerak amaituko dira, igogailu berriaren instalazioaren faltan. Horren proiektua azterketa fasean dago.

Lanen barruan oinezkoentzako eskailera bat eta eskailera mekaniko bat eraikiko dira. Sarbide berria eraikinaren ekialdean dago, hau da, geltoki zaharra zegoen aldean. Leku horretan, gaur egun lurrak eusteko beste elementu estruktural bi daude, geltokia eraiki zen garaian egindakoak. Hori dela eta, argiak eta segurtasuneko metalezko itxidura kendu eta bertan dauden mikropilotedun pantaila eta blokez egindako hormaren gehikuntza eraitsi beharko dira.

Halaber, ETSk hormigoi armatuzko hormak eraikiko ditu, lurrei eusteko eta eskaileren oinarri izateko. Azken horiek ere hormigoizko estruktura bitartez egingo dira. Katenariatik gertu egin behar diren lan batzuk gauez egingo dira, trenbideko zirkulazioan izan ditzaketen eragin posibleak saihesteko.

Jarduketaren barruan, une honetan estali barik dauden eta behin betiko sarbidearen ondoan dauden bi gune estaliko dira, banaketa gunea eta galeria, hain zuzen ere. Txapazko altzairu laminatuzko metalezko estruktura berria gauzatzeko, geltokia estaltzeko pieza batzuk desmuntatu beharko dira aurretik.

Hamahiru hilabeteko egikaritze epea duten lanen barruan euri-uren saneamendu instalazioak egitea, suteen kontrako instalazioak egokitzea eta instalazio elektrikoa hornitzea jasotzen da. Argiztapenerako eta eskailera mekanikorako azken hornidura hori aste honetan sartuko da lizitazio prozesuan.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @deiEJGV
    2019.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    🚧🚈 Eusko Jaurlaritzak hobekuntzak hasi ditu #Durango-ko tren geltokirako sarbidean ➡️ https://t.co/VKD0u4hUXG https://t.co/fBq9mHjSvM

  • @deiEJGV
    2019.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    🚧🚈 El Gobierno Vasco acomete mejoras en el acceso a la estación ferroviaria de #Durango ➡️ https://t.co/YNxJgCnUdW https://t.co/dIarVZD7e8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak