Eu

Euskadik "Herritarren Partaidetzarako Sare Autonomikoaren VIII. biltzarra" hartu du

2019.eko urriak 18
  • Eusko Jaurlaritzak antolatuta, 14 autonomia-erkidegotako gobernantza oneko profesionalek beren ikuspegia eman dute herritarren parte-hartzeari buruz, Vitoia-Gasteizen.

Eusko Jaurlaritzak "Herritarren Partaidetzarako Sare Autonomikoaren VIII. Biltzarra" antolatu du, Vitoria-Gasteizen. 14 autonomia-erkidegotako parte-hartzearen arloko ordezkariak izan dira topaketan, Luis Petrikorena Gobernu Irekiko zuzendariak eta Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak gonbidatuta.

Inaugurazio egunean, aurreko topaketaren memoriari tarte bat eskaini zaio, eta bertan, sareko kideek landutako ondorioak jorratu dituzte. Bete beharreko erronken artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Herritarrek parte hartzeko politikei garrantzi handiagoa ematea.
  • Administrazioaren barruan antolakuntza-kultura parte-hartzaileagoa sustatzea.
  • Arduradun politikoen eta administrazio publikoan lan egiten duten pertsonen artean prestakuntza- eta sentsibilizazio-jarduerak sustatzea.
  • Bitartekoen plangintzan eta horniduran aurrera egitea, bai eta komunikazioa hobetzea ere, hizkera errazagoa erabiliz.
  • Parte hartzeko plataforma birtual gehiago garatzea, horien erabilera sendotzea eta "arrakala digitala" gainditzea.

Gainera, Andaluziako Juntako, Nafarroako Gobernuko eta Extremadurako Juntako profesionalek, besteak beste, beren gobernuek herritarren parte-hartzearen arloan gauzatzen dituzten proiektuak azaldu dituzte biltzar honetan.

Gaur, "Herritarren Partaidetzarako Sare Autonomikoaren VIII. Konferentziaren" bigarren egunean, Salburuako Ataria zentroan, sarearen jarraipenari eta Gobernu Irekia kontzeptura zabaltzeari buruzko lan eta eztabaidarako gune bat izango dute bertaratzen direnek.

Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak eman dio amaiera jardunaldiari.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @AnaEtxalekuCast
    2019.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🌐 Euskadi ha acogido la ”VIII Conferencia de la Red Autonómica de Participación Ciudadana” ➡︎ https://t.co/zCOHa1yfvK

    ℹ️ Prof…

  • @eseiap
    2019.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🌐 Euskadi ha acogido la ”VIII Conferencia de la Red Autonómica de Participación Ciudadana” ➡︎ https://t.co/zCOHa1yfvK

    ℹ️ Prof…

  • @ayerdi5
    2019.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🌐 Euskadi ha acogido la ”VIII Conferencia de la Red Autonómica de Participación Ciudadana” ➡︎ https://t.co/zCOHa1yfvK

    ℹ️ Prof…

Ekitaldiko kargudunak