Eu

San Josék "Euskal Gizartea terrorismoaren aurrean” erakusketa inauguratu du

2019.eko urriak 21

María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak gaur inauguratu duen “Euskal gizartea terrorismoaren aurrean”erakusketa Bilboko Justizia Jauregian (Barroeta Aldamar, 10) izango da ikusgai azaroaren 20ra arte. Fernando Buesa Blanco Fundazioak eta Antso Jakituna Fundazioak antolatu dute erakusketa, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioaren, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren eta Valentín de Foronda Historia Sozialeko Institutuaren (UPV/EHU) lankidetzarekin.

Inaugurazio-ekitaldian, María Jesús San Josék eskertu egin du antolatzaileek egindako lana, Euskadiren oraintsuko historian zehar egindako ibilbide hau ahalbidetu dutelako eta Bilboko Justizia Jauregia aukeratu dutelako terrorismoaren biktima guztiak eta ETAk eraildako epailetzako kide guztiak gogoratzeko agertoki gisa. “Euskal gizarteak terrorismoaren aurrean izan duen jarrera —adierazi du San Josék—ez da homogeneoa izan, ez irismenean, ez denboran, eta, Juan Pablo Fusi historialariak duela gutxi esan zuen bezala, gure kontzientzia eta moral kolektiboari buruzko funtsezko gaiak birplanteatzera behartzen gaituen alde iluna da ETA”.

Antonio Rivera Historia Garaikideko katedraduna eta Irene Moreno Historia Garaikideko doktorea komisario izan dituen erakusketa argazki dokumental handi bat da, Antso Jakituna Fundazioaren funtsetako kartelen, eranskailuen, panfletoen, zirriborroen eta dokumentuen irudiekin egina, euskal herritarrek terrorismoari dagokionez izan zituzten jarreren bilakaerari buruzko azalpen-kontaketa bat artikulatzeko aukera ematen duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak