Eu

Beatriz Artolazabalek Gaubeako Suhiltzaileari omenaldian, Patata Azokan

2019.eko urriak 20
  • Patataren azoka Espejon

 

Espejo, Araba, 10 10 20

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Espejon egin den Gaubeako Patataren Azokan parte hartu du gaur goizean, eta nekazaritzako eta abelazkuntzako teknologia berriak eta Añanako Kuadrillan izan duten bilakaera ezagutu ahal izan ditu. Juan Carlos Ramírez-Escudero alkatearekin, Javier Uriarte Añanako Kuadrillako lehendakariarekin eta Eduardo Aginako Nekazaritzako foru-diputatuarekin batera Artolazabal sailburua Gaubeako patata perretxikoekin dastatzeko ekitaldian izan da, eta udalerriko ekoizleek egindako erakusketa ikusi du. Ekoizleek formatu ezberdinetan jarri dituzte salgai patatak, bai eta oso ona izan den urte honetan izandako barietate ezberdinak ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Carlos Ramírez Escudero, Ramiro González, Pilar García de Salazar, Eduardo Aginako, Irma Basterra