Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko Hauteskunde Orokorretarako eta Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspenari buruz

2019.eko urriak 21
  • Galdeketa egin zen urriaren 1a eta 9a bitartean egin zen

 Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Hauteskunde Orokorretarako eta Hauteskunde Autonomikoetarako orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa urriaren 1a eta 9a bitartean egin zen.

Jarraian aurreikuspen eremu geografiko bakoitzerako taula bat aurkezten da bi informazio zutaberekin:

“Zuzeneko boto asmoa” inkestako datu gordinei da-gokie, inolako doikuntzarik egin gabe. Bertan azaltzen dira bai abstentzioa, baita “ez daki” eta “ez du erantzu-ten” ere, eta ehunekoak erroldarekiko kalkulatuta daude.

PSKren "boto estimazioa” Prospekzio Soziologikoen Kabineteko talde teknikoak landutakoa da eta barneratzen ditu, alde batetik, aurreikusten den erroldaren gaineko abstentzioaren ehunekoa eta, beste alde ba-tetik, alderdi politiko bakoitzarentzat aurreikusitako boto baliodunen ehunekoa (“besteak+zuriak” kategorian daude, boto zuriak ez ezik, eserlekuen banaketan sartu ahal izateko legeak ezartzen duen gutxieneko ehunekora iristen ez diren boto-estimazioa duten alderdietako batzuk ere). Boto baliodunen ehunekoen estimazio horiek dira eserleku kopuruak kalkulatzeko erabili direnak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak