Eu

Pedro Azpiazu sailburuaren bilera Eduardo Zubiaurre CONFEBASKeko presidentearekin

2019.eko urriak 23

Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrerekin bildu da Pedro Azpiazu sailburua

Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk bilera bat izan du gaur Confebaskeko presidente Eduardo Zubiaurrerekin, Euskal Enpresarien Konfederakuntzako presidente berriaren aurkezpen-txandaren barruan.

Elkarraldia gaur goizean izan da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Gasteizen, eta finantzei, aurrekontuei eta euskal ekonomiaren eta enpleguaren hazkunde-itxaropenei buruzko gaiak aztertu dira bertan.

Ogasuneko sailburuorde Itziar Agirre eta Ekonomia, Finantza eta Aurrekontuetako sailburuorde Alberto Alberdi izan dira Azpiazu sailburuarekin batera.

Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren aldetik, Eduardo Zubiaurrez gain, bertako zuzendari nagusi Eduardo Arechaga eta Ekonomiako arduradun Pablo Martín izan dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Gob_eus
    2019.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    🔵 Reunión del Consejero @PedroAzpiazu con el Presidente de @Confebask, Eduardo Zubiaurre ➡︎ https://t.co/2wOtm4f0CD https://t.co/iSjTZg6Wzh

Ekitaldiko kargudunak