Eu

Topoaren lanek San Martin kaleko errei bat moztuko dute datorren astean, Urbieta eta Hondarribia kaleen artean

2019.eko urriak 23
  • Trafikoari eragingo dion 1-2 erreiko mozketa partziala burutuko da, 8 hilabeteko iraupenarekin
  • ETS Donostiako Udalarekin batera lanean ari da obren eraginak eta desbideraketak murrizteko, eta epealdi horretan Easo kalea berriro ireki ahal izatea koordinatzeko

Urriaren 28an, astelehenean, Topoaren saihesbidearen Mirakontxa-Easo tartea, eraikitzeko lanak direla eta, Erdialdean-Kontxan egongo den geltokirako Loiolako sarbidea edo kanoia eraikitzeko lanen beste fase bati ekingo zaio. Lanen konplexutasunak hainbat eragin sortuko ditu errepideko eta oinezkoen trafikoan, San Martin kalean batez ere. Eragozpenak arintzeko, lanak hainbat fasetan banatu dira.

Lehenbiziko fasean, San Martin kalean, Urbieta eta Hondarribia kaleen arteko tartean, gurpil gaineko trafikoa era partzialean moztuko da. Mozketa partzialak (1. FASEA) 8 hilabete inguruko iraupena izango du. Hasiera batean errei bat moztuko da, eta ondoren bigarren erreiaren mozketa gehituko zaio, bost metroko sakoneran dagoen euri-uren kolektorearen desbideraketa egin ahal izateko.

Fase horretan aurrera eraman beharreko lanak ukituriko zerbitzuen desbideraketak izango dira, lur azpiko linea elektrikoak, telefono komunikazioak, gas hodiak, argiteria publikoa, semaforoak eta hornidura eta saneamendu hartuneak, hain zuzen ere.

ETS Donostiako Udalarekin batera ari da lanean, obren eraginak murrizteko eta behar diren desbideratzeak diseinatzeko. Lehen fase honetan San Martin kaleko eragina partziala bada ere, Easo kalean aldi horretan errei bat trafikorako berriro ireki ahal izatearen aurreikuspenarekin egiten da lan. Horrela, bi kaleak aldi berean erabat moztuta ez egotea, eta hiriaren erdigunean pilaketak murriztea bermatuko da. 

Informazio horri edo Topoaren lanekin erlazionaturiko beste edozeini buruz gehiago jakiteko, herritarren arretarako TOPOgunea bulegoa erabili ahal izango da, Amarako geltokian (Easo), astelehenetik ostegunera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 10:00etatik 14.00etara. Kontsultak 943 50 43 56 telefonoaren eta topo@ets-rfv.eus helbide elektronikoaren bitartez ere egin ahal izango dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak