Eu

URAk 9 itzal-platanondo kendu ditu Leitzarango ibaiertzetatik

2019.eko urriak 23

Uraren Euskal Agentziak 9 itzal-platanondoren enbor eta  gorputz-adarrak zatika moztu ditu (Platanus x hispanica), harik eta Leitzarango ibaiertzetatik behin betiko kendu arte, Galgo paperontzi zaharraren parean.

Horretarako, garabi bat erabili da, bertatik, tarteka, 9 banana itzal-platanondo moztu ahal izateko. Orain, ibaiertzeko motzondoak kendu eta Leitzarango ibaiertz-tarte hori tokiko espezieekin (Haltzak) landareztatzea falta da, besteak beste, Gipuzkoako haltzadi oligotroforik handiena sendotzen eta zabaltzen laguntzeko. Izan ere, Leitzarango ibaiertz eta ibaiadarrak biotopo babestu izendatu ziren 1995ean, basoaren kalitateagatik.

Platanus x hispanica oso trebea da ibaien eta erreken ertzetan basatzen, Iberiar Penintsulan, oro har, eta iparraldean, beren beregi. Itzal-platanondo du ezizenez: bere izena grezierazko platys hitzetik dator (zabala, bere hosto zabalei erreferentzia eginez) eta hosto erorkorrekoa da; gorpuzkera esanguratsua har dezakeen enborra 30 metrotik gora altza daiteke, eta, bere adaburuak itzal handi bat proiektatzen duenez, zuhaitz apaingarri bezala erabilia izan da parkeetan edo errepideetako ezpondetan. Era berean, ibaien erriberak oso lur aproposak dira bertatik hedatu daitezen; basatzeko ingurune egokia izategatik, nahiz hamarkadetan sarri espresuki landatu izan direlako.

Platanondoa ibaiertzetan hazten denean eta altuera esanguratsuak hartzen dituenean, ibilgura erraz erori daitezke, eta ibilgua edo zubi bat buxatu dezakete ibaian behera, korronteak berarekin eramaten dituenean. Era berean, ez da erriberako espezie autoktonoa, ez du ibaiertzeko edo ibaiaren biodibertsitatea sustatzen, eta ez du balio erribera finkatzeko eta egonkortzeko (ibaiertzeko tokiko landarediak primeran betetzen duen funtzioa). Paisaia-balio tradizional gisatzat jotzen bada ere, landare aloktonoa da ibaiertzetan, eta arazoak sor ditzake bere motzondoa askatzen denean, ibilgura erortzen denean eta eroritakoan, ibaiertza desegituratzen duenean.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak