Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskadiko Sanitate Kontseiluak legegintzaldi honetako lehenengo bilera egin du

2011.eko apirilak 13

Osasun eta Kontsumo Sailak nabarmendu nahi ditu izandako partaidetza, eta eztabaidatutako gaiek izandako harrera ona

Kontseilu hori organo aholku-emailea da, eta osasun-sistemaren helburu orokorrei buruzko aholkuak ematen ditu, hala nola prebentzioaren alorreko arretari eta osasunaren sustapenari buruzkoak, aseguramenduaren kudeaketari eta osasun-zerbitzuak kontratatzeari buruzkoak.

Osasun sailburuordea izan da mahai-burua, eta Euskadiko medikuen, erizainen, farmazialarien eta albaitarien elkargo ofizialetako ordezkariek, ELA, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariek, Euskadiko Sendagileen Sindikatukoek, Euskadiko Erizainen Sindikatukoek, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartekoek eta euskal enpresa-erakundeetako bi ordezkarik hartu dute parte.

Azken bi urteetan sailak egin duen kudeaketa ekonomiko-asistentziazkoa izan da eztabaidatutako gaien artean nabarmentzekoa. Osasun-arretako prozesu guztietan teknologia berriak ezartzeari buruz ere eztabaidatu dute, bai eta eginkizun profesional berrien erronkei buruz ere.

Garrantzi berezia izan du Gobernu Onaren Batzordeak emandako gomendioei buruz Cosme Navedak eman dituen azalpenak. Cosme Navedak Sendagileek Elkargo Ofiziala ordezkatzen du batzorde horretan.

Bukatzeko, Euskadin Kronikotasunaren Estrategian izandako aurrerapenak azaldu dira. Jesús María Fernández Osasun sailburuordearen hitzetan gai horrek "harrera oso ona izan du bertaratutakoen artean".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko