Eu

Lanbidek Zabalganan, Vitoria-Gasteiz, duen bulego berriak datorren asteartean zabalduko ditu ateak

2019.eko urriak 28

VG 2019 10 28

Lanbidek Vitoria-Gasteizen dituen hiru bulego berrietako bigarrenak bihar zabalduko ditu ateak, urriaren 29an, Zabalgana auzoan. Egun horretatik aurrera, 01010, 01015 eta 01191 posta-kodea duten Euskal Enplegu Zerbitzuko erabiltzaile guztiek Ozeano Barearen kaleko 16-18 zenbakietako bulego berrietara joan beharko dute beren kudeaketak egitera, bai eta SEPErekin zerikusia dutenak egitera ere.

Lanbidek Zabalganan duen egoitza berriak 800 metro koadro baino gehiagoko azalera du, herritarrentzako zerbitzuei arreta emateko (enplegu-eskatzaile gisa alta ematea, enplegu-eskaintzetan izena ematea, profesionaltasun-ziurtagiriak ematea, diru-sarrerak bermatzeko errenta –DSBE–…), bai eta enpresei zuzendutako zerbitzuei arreta emateko ere (informazioa eta aholkularitza, kontratazioa, bitartekaritza eta giza baliabideen kudeaketa, prestakuntza eta trebakuntza eta enplegurako, autoenplegurako eta ekintzailetzarako laguntzak). Gainerako sareko bulegoetan bezala, jendaurreko arreta astelehenetik ostiralera emango da, 08:30etik 14:00etara (urritik maiatzera) eta 08:30etik 13:30era (ekainetik irailera).

Pertsona eta enpresentzako zerbitzu hurbilak, indibidualizatuak eta integralak jaso dituen Euskal Enplegu Zerbitzuaren modernizazio- eta hobekuntza-planaren esparruan, pasa den urriaren 15ean Lanbidek bere bulego berrien lehena Vitoria-Gasteizen jarri zuen martxan, Salburuakoa, eta azaroaren 12an Zaramagakoa jarriko du, Gamarrako Ataria kaleko 1. zenbakian.  Lanbidek Zumakadi ibilbideko 17-19 zenbakietako egungo bulegoa mantenduko du; hala ere, hil honetako 15etik aurrera aldatu egingo dira artatuko diren posta-kodeak, lokalek kokapen berria izango baitute.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak