Eu

100 bat lagunek parte hartu dute asteburu honetan Erandion antolatutako ingurumen-boluntariotzako jardueran

2019.eko urriak 28

100 bat pertsonek parte hartu dute igande honetan Asua ibaian, Erandion, antolatutako ingurumen-boluntariotzako jardueran. Ertzetatik zein ,piraguen laguntzaz, ibaitik bertatik lan egin dute; guztira, 600 bat kilo inguru bildu dira, mota guztietako material eta hiri-hondakinak: telebistak, aulkiak, autoen bateriak …

Ingurumenaren eta ibaiaren arloko boluntario-jardunaldi eta jarduera mota horien helburua da herritarrak ibaira hurbil daitezen erraztea, ibai bat zer den bizi ahal izatea, eta ingurune urtarra egoera onean mantentzearen garrantziaz sentsibilizatzea, ibaiertzeko landaredia barne.

Erandioko udala sustatutako ingurumen-boluntariotzari buruzko jardunaldi honek URAren laguntza jaso du dibulgazio-hitzaldia emateko, ibaietan izandako eraginen adibide didaktikoak ezagutarazteko, hondakinak ibaira heltzea saihesteko nola jardun azaltzeko eta jasotako hondakinak biltzeko baliabideak eskaintzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak