Eu

Nekazaritza produktuen kalitatea bereiztu da Gernikako urriko azken asteleheneko azokan

2019.eko urriak 28

Gaur goizean urriko azken asteleheneko azoka egin da Gernikan. 331 postuk Euskadiko baratzen produktu hoberenekin parte hartu dute ekitaldian.

Azoka Euskal Herrian ezagunenetako bat da, bere tradizioagatik eta nekazaritzako produktuen garrantzia eta kalitateagatik. Han egon dira Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria, Jorge Garbisu, eta Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaria, Peli Manterola.

Aurten postuak horrela banatu dira: 45 gazta saltzaile, 43 barazkienak eta 16 txakolinarenak. Era berean, 29 postu egongo dira euskal ogi eta pastelak saltzen, 11 kontserba, 16 makineria, 7 postu frutekin eta beste 5 stand eztia saltzeko, eta 5 postu eztia, 5 sagardoa, 7 erroskillak, 3 esnekiak, 3 loreak eta 7 pateak saltzeko, beste 15 hainbat jardueretarako eta 50 artisau izan dira.

Gaurko jardunaldian ere hainbat lehiaketa egin dira: barazkiena, frutena, landare edergarriena, txakolinarena, eztiarena eta gaztana. Epaimahaiari dagokionez, euskal nekazaritzaren sektoreko teknikari kontrastatuek osatuko dute.

Halaber, gazta dastaketan, sukaldeko profesional ospetsu hauek hartuko dute parte: Aizian jatetxeko Josemi Olazabalagak, ETBko Txoriene programako Zigor Iturrietak eta Zarate jatetxeko Iofrek, sukaldariek; eta Zortziko jatetxeko Daniel Garciak, Zallo Barri jatetxeko Iñigo Ordorikak eta Neskutz Aranzabalak, Yandiola jatetxeko Ricardo Perezek, Zarate jatetxeko Sergio Ortiz de Zaratek, Aisia jatetxeko Txemi Arrizabalagak eta Ana Martin enologoek.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JMCarrion1
    2019.eko urriak 29

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La calidad de los productos agrícolas destaca en la feria del último lunes de octubre de Gernika https://t.co/KZn3Vf3jGR #calidad

  • @JMCarrion1
    2019.eko urriak 28

    Comentario de Twitter:
    Irekia - La calidad de los productos agrícolas destaca en la feria del último lunes de octubre de Gernika https://t.co/KZn3Vf3jGR #calidad

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak