Eu

Informazio trukaketarako hitzarmenak nazio estatistika erakundearen, euskal estatistika erakundearen eta foru ogasunen artean (Gobernu Bilera 2019-10-29)

2019.eko urriak 29

Gobernu kontseiluak Nazio Estatistika Erakundearen, Euskal Estatistika Erakundearen eta hiru Foru Ogasunen arteko hiru hitzarmen sinatzea onetsi du. Hitzarmen horien bitartez arautuko da Eustati eta INEri informazio fiskala hornitzeko prozesua. Prozesua beharrezkoa da Europako Estatistika Programaren eragiketen oinarri diren Euskal Estatistika Planaren eta Nazio Estatistika Planaren estatistika eragiketak gauzatzeko eta hedatzeko. Halaber, INEk eta Eustatek, euren eskumenak aurrera eramateko beharrezkoak izan daitezkeen estatistika taulak hornituko dizkiete Foru Erakundeei.

Eustaten eta INEren helburu estrategikoen artean, administrazio jatorria duen informazioaren erabilera handitzea dago, Euskal Estatistika Planeko eta Europako Estatistika Programako estatistika eragiketak egiteko. Helburu nagusia informatzaileek, familiak edo enpresak badira ere, dituzten kargak nabarmen murriztea da, Europako Estatistiken Jardunbide Egokien Kodeak planteatzen duen bezala.

Europako Estatistika Arautegiak eta Estatistika Legeak, administrazio erregistroen titular diren erakundeen eta Estatistika Erakundeen arteko lankidetzarako mekanismoak sortzea planteatzen dute, lankidetza hitzarmen horietan gauzatzen diren informazio fluxu horiek koordinatzeko. Hitzarmen horietan datuen konfidentzialtasuna gorde eta bermatu egiten da, zergei buruzko datuen izaera erreserbatua eta Estatistika Legean aurreikusitako sekretu estatistikoa direla eta.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko