Berriak Hezkuntza
Eu

Lankidetza hitzarmena, UPV/EHUko Uda Ikastaroekin (Gobernu Bilera 2019-10-29)

2019.eko urriak 29

Hezkuntza sailburuak, Gobernu Kontseiluari gaurko bileran, Hezkuntza Sailak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak sinatuko duten lankidetza hitzarmenaren berri eman dio.

Aurten XXXVIII ediziora iritsiko diren Uda Ikastaro hauek erreferente bihurtu dira dagoeneko udako agenda akademikoan, hainbat arrazoi tarteko: ikastaroen programan eta prestakuntza-formuletan etengabe gertatzen den berrikuntzarengatik; aliantza-sarearen hedapen eta irmotasunarengatik; herrialdearekin duen konpromisoarengatik; eta antolaketan duen kalitatearengatik.

Ibilbide horretan, Fundazioak proposatzen duen proiektuarekin inplikatuta agertu diren hainbat eragileren laguntzarekin burutu izan da Uda Ikastaroen programazioa. Eragile horien arten egon izan da Hezkuntza Saila, eta Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren bidez nahiz Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzaren bidez, Fundazioarekin lankidetzan aritu izan da. Bide horietatik, azken urteetan, aurrekontu-partida izendunen bidez finantzatu ditu ikastaroak Hezkuntza Sailak. Era berean, Fundazioak eta Sailak ikastaroen programaziora ere eraman dute lankidetza, “Irakasteko ikasi” deituriko zikloa elkarlanean diseinatuz eta garatuz. Aipaturiko ziklo hau hezkuntzako profesionalei zuzendua da nagusiki, eta Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako “Prest Gara” planaren zati da.  

Bi erakundeon arteko sintonia ona dela eta, ikastaroek hezkuntza-komunitatean duten harrera bikaina ikusirik, eta UPV/EHUko Uda Ikastaroek euskal gizartean sortzen duten eragin sozial eta ekonomikoa aintzat harturik, Hezkuntza Sailak egoki deritzo dagoeneko sustraitua dagoen lankidetza hori berresteari, horretarako lankidetza hitzarmena sinatuz.

Lankidetza hitzarmen honen xedea da Hezkuntza Sailaren eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioaren arteko lankidetza-esparrua eta konpromisoak ezartzea, ikastaroen jarduera, antolaketa, garapena eta homologazioa finantzatzeari dagokionez. Era berean, udako ikastaroei bultzada eman nahi die –ezagutzak sakontzeko eta zabaltzeko prestakuntza-jarduera bat izaki–, euskal gizarteak eztabaidarako eta pentsamendu kritikorako topagune bat izan dezan, etengabe aldatzen ari den gizarte batean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko