Eu

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan da Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordearen saioan

2019.eko urriak 30

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua buru izan da Kiroleko Indarkeriaren aurkako Euskal Batzordearen bileran. Saioa Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzan egin da, eta, sailburuarekin batera izan da Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo, bai eta Jarudera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaritzako beste zenbait kide ere. Aitor Uriart Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun zuzendariak ere parte hartu du bileran.

Hau izan da saioaren gai-zerrenda: 

  • Aurreko aktaren onarpena.
  • 2020ko lantaldearen eta planningaren aurkezpena.
  • Oinarrizko futbolean indarkeria monitorizatzeko sistemaren atariko emaitzak.
  • Kirolean indarkeria prebenitzeko gidaren garapen-egoera, komunikazioaren ikuspuntutik.
  • Abenduaren 11n Deustuko Unibertsitatean kiroleko indarkeriari buruz egingo den jardunaldiaren aurkezpena.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak