Eu

Zallan, El Charco zubiaren habeak jarri ditu URAk

2019.eko urriak 31

URAk 40 metro luzeko habeak jarri ditu Cadaguako ibilguan, Cadaguako zubi berriari eusteko, Zallako (Bizkaia) Mimetiz parean Cadagua ibaia uholdeetatik babesteko proiektuaren esparruan. Zubiak oinezkoentzako pasabidea eta ibilgailuentzako zubia ordezkatzen ditu: abuztuan eraitsi baitziren.

El Charcoko zubia kendu eta ura hustutzeko ahalmen handiagoko zubi berri batengatik ordezkatzeko lanak uholdeei aurre egiteko proiektu horren mugarririk garrantzitsuenetakoak dira. Aurreko zubiak habe bat zuen  ibilguan oinarri, eta ur askoko sasoietan ur-lamina hazarazten zuen. Aldiz, ordezko zubi berriak ez du ibilguan oinarririk beharko, eta 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldien emariak aise igarotzea ahalbidetuko ditu.

Lanok Aretxagako zubi berriaren eta ur-askoko emariei Aretxagan bide emateko ebakiduraren lanei ematen die jarraipena (alegia, ur-goraldiak ematen direnerako, udal-kirol azpiegiturak eta Aretxagako sektorearen artean eraikitako bigarren ibilgua, belodromo ohia zegoen eremuan). Lan horiek guztiek, El Charco zubitik ibaian behera, Cadagua ibaiaren ahalmen hidraulikoa handituko dura Zallako Mimetizeko tartean, eta ur-goraldi errepikakorren aurrean babesa handituko dute.

El Charco zubitik ibaian gora, parean den aurreko tarteari dagokionean, URAk uholdeei aurre egiteko 660 metroko tarte batean egiteko lan berriak lizitatu berri ditu: El Charco zubitik eta FEVEko geralekuaren inguruan dagoen meandrora arteko tartean, San Pedro auzoan, 4,2 milioi eurotan. Lan berri hauen xedea da El Charcoko zubitik ibaian gora ura igarotzeko ahalmena handitzea. Horretarako, egoera onean diren ibaiertzak ez dira eraldatuko; eta ur-goraldiak zubipetik igarotzea erraztuko dute, inolako erasanik sortu gabe.

Azken lan horien hasierako lan-proiektua aldatu behar izan zen, lanok ekiteko lur-sailen egokitze-lanak abiarazi zirenean kutsadura zantzuak izan zitzaketen lurrak antzeman baitziren, eta horiek kudeatzeko lan-proiektua nabarmen aldatu behar izan zen.

Proiektu honek Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF-FEDER) finantziazioa jasotzen du.

El Charco zubi berriaren habeen kokapena erakusten duen Time-Lapse-a. Iturria: Viuda de Sainz

El Charco zubiaren oinezkoentzako pasabideakentzeko lanak erakusten dituen Time-Lapse-a Iturria: Viuda de Sainz 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak