Eu

 Jaurlaritza azaroan hasiko da Lakuako 436 lanposturen soldata-igoera ordaintzen, 2010eko urtarrilaren 1era arteko atzeraeraginez (Gobernu Bilera 2019-11-05)

2019.eko azaroak 05

Neurriak aurrekontuan 4,5 milioi euroko eragina izango du

Gobernuak, horrela, Euskadiko administrazio orokorreko lanpostuen zerrenda berrikusteko eta eguneratzeko pasa den apirilean Jaurlaritzak eta funtzio publikoko sindikatuek hitzartu zuten akordioa betetzen du 

Gobernu Kontseiluak, gaur, honako hau onetsi du: “Euskal Autonomia Erkidegoaren zerbitzura dauden lan-kontratudunen kolektiboaren analisi funtzionalen antolamendu-prozesua amaitu ondoren lan-kontratudun langileen eta funtzionarioen lanpostuen zerrenda aldatzeak eragindako ondorio ekonomikoak  ordaintzeari buruzko akordioa”.

Horrela gauzatuko dira, azarotik aurrera, 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera egiteke dauden ordainsari berriak, aurten sailen eta erakunde autonomoen lanpostuen zerrenda (LPZ) eguneratzea ahalbidetu duen akordio sindikalaren ondoren. Neurriak aurrekontuan 4,5 milioi euroko inpaktua izango du. Gobernuak, aurtengo azaroan, atzerapenen % 50 ordainduko du eta, 2020ko maiatzean, gainerako % 50a.

AKORDIOA SINDIKATUEKIN 

Erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak bete egiten du pasa den apirilaren 2an Euskadiko administrazioko orokorreko gehiengo sindikalarekin adostutako akordioa. “Lakuako Mahai Sektorial” izenekoan ordezkaritza duten 4 sindikatuetako 3rekin sinatu zuen (LAB, CCOO eta UGT), eta 436 lanpostu aldatu eta eguneratzea dakar, baita soldatak eguneratzea ere:

  • 368 postu Euskal Administrazio Orokorreko lan-kontratudun langileenak.
  • 22 postu Euskal Administrazio Orokorreko funtzionarioenak.
  • 46 lanpostu lehengo “Itsasmendikoi” sozietate publikokoak; sozietatea HAZIrekin fusionatu zen, Euskadiko Landa, Itsasertz eta Elikagaien Sustapenerako sozietate publikoarekin.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko