Eu

Gobernuak zenbait sailek kudeaketa aurreratuaren arloan egiten duten lana aitortu du

2019.eko azaroak 06
  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzako zenbait sail Kudeaketa Publiko Aurreratuaren Eredua ezartzeko egiten ari diren lana
  • Jardunaldia “Kudeaketa Aurreratuko Europako XXV. Astea”ren esparruan antolatu da

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak, gaur, “Kudeaketa Aurreratua Eusko Jaurlaritzan” jardunaldiaren irekieran parte hartu du. “Kudeaketa Aurreratuko Europako XXV. Astea”ren esparruan antolatu da; Euskadin Euskalitek kudeatzen du, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak.

Lakuan eginiko ekitaldian, aitorpen publikoa egin zaio Aurrerabide Klubeko kide direnen lanari; hura Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa publiko aurreratuko programa da, eta kudeaketa horren erdigunean herritarrak jartzean oinarritzen da. Hala, azken urteotan zenbait erakundek Eusko Jaurlaritzan Kudeaketa Publiko Aurreratuko Eredua ezartzeko erakutsi duten konpromisoa aitortu nahi da. Aurten, konpromiso horren egiaztapen-bereizgarria jasoko dute IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Emakundek, Hizkuntza Politiken Sailburuordetzak, Ertzaintzako Zuzendaritzak eta Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzak.

Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak nabarmendu du “zenbait sail eta erakunde kudeaketa aurreratua lortzeko egiten ari diren lana”. Gainera, honako hau nabarmendu du: “azken urteotan kudeaketa aurreraturako lan egin ondoren, dagoeneko ikus daitezke lehen emaitzak, esaterako, IVAPenak, Emakunderenak, Hizkuntza Politiken Sailburuordetzarenak, Ertzaintzako Zuzendaritzarenak eta Bizkaiko Osasuneko Lurralde Ordezkaritzarenak”.

Gainera, jardunaldiaren bidez, Eusko Jaurlaritzako eta erakunde autonomoetako zenbait unitateren kudeaketako zenbait esperientzia eta jardunbide praktiko aurkeztu dira.

AURRERABIDE KLUBA

Aurrerabide Kluba Eusko Jaurlaritzaren konpromiso gisa sortu zen, eraldaketa bat eragiteko eta kudeatzeko modua hobetzeko. “2020ko Gobernamenduko eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoaren ardatzetako bat da; helburu du orokorrean Eusko Jaurlaritzan eta bere erakunde autonomoetan kudeaketa aurreratuko eredua ezartzea eta zerbitzu publikoak hobetzeko pertsonen trebetasun berriak garatzea.  Helburua da administrazio hurbila, gardena, malgua, eraginkorra, berritzailea eta gizarte-balioekin konprometitua dagoena lortzea, herritarrek nahi duten administrazioa izan dezaten. Horrela, Eusko Jaurlaritzak berezko eredu bat gauzatzen du eta hura gure administrazio-errealitatera egokitzen da eta hura ezartzeko baldintza egokiak sustatzen ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak