Berriak Lehendakaritza
Eu

Kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzeko esperientziak

2019.eko azaroak 08

Emakundeko zuzendariak, Izaskun Landaidak, eta EUSKALITeko zuzendariak, Fernando Sierrak, “Berdintasuna Kudeaketa Aurreratuan: tresnak eta esperientziak (III)” izeneko jardunaldia aurkeztu dute gaur EUSKALITek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren astearen barruan. Bertan, kudeaketa aurreratuan berdintasuna txertatzeko tresnei buruz hitz egin da. Tresna hauetako asko Euskalitek eta Emakundek sinatutako hitzarmenari esker sortu dira. Landaidaren esanetan, Euskaliten eta Emakunderen asmoa da berdintasuna kudeaketa aurreratuan txertatzeko tresna horietan sakontzen jarraitzea, izan ere ez dago kudeaketa aurreraturik berdintasunik gabe.  Gaurko jardunaldianbatera, hiru entitatek (Betsaide, Zubietxe eta Ura Agentziak) euren esperientziak aurkeztu dituzte alor honetan. Emakundeko zuzendariak, Izazkun Landaidak adierazi du :“Enpresetan berdintasuna egotea lehenik eta behin justizia sozialak eskatzen duen zerbait da, eskubide bat da, emakumeen eta gizonen berdintasunerako legeetan jasoa; baina horretaz gainera, berdintasuna eta bikaintasunaren artean lotura badagoela azpimarratu behar da”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak