Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Udalek enplegua sustatzeko abian jarritako tokiko ekintzek 3.819 kontratu sortuko dituzte

2019.eko azaroak 05

VG 2019 11 05

Tokiko enplegu-planek, aurten, Euskadin, guztira, 43.653.382 euroko inbertsioa eragin dute, Lanbideren eta udalen eta toki-erakundeen artean. Ekimen horri esker, 3.819 kontratu sortzen dira: 867 Gipuzkoan, 2.296 Bizkaian eta 656 Araban.

Lanbidek sustatutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen pertsona onuradunek betetzen dituzten eginkizunak, nagusiki, honako hauek dira: landa- eta hiri-inguruneak mantentzea, zerbitzu publikoak kudeatzea, udal-artxiboak, berdintasun-jarduketak eta genero-indarkeriaren aurkakoak, gazte eta hirugarren adinekoentzako laguntza, industria-arloko eta ETEetako eskualdeen beharren zehaztapena eta jarduera turistikoa sustatzea.

Nabarmentzekoa da zenbait udalek Lanbiderekin batera prestakuntza-maila handiagoak dituzten gazteei enplegua bilatzen laguntzeko eginiko deialdiaren interesa.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak