Eu

2020ko Aurrekontu Lege Proiektuaren Aurkezpena: Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

2019.eko azaroak 13

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak 2020rako bere Saileko Aurrekontu proiektua defendatu du, eta azpimarratu duenez “Euskadiko merkataritzaren eta turismoaren sektoreak, Kontsumobidek egiten duen lan garrantzitsuaz gain, kontuan hartu behar dira eta beren garrantziarekin bat datorren aurrekontu-zuzkidura izan behar dute, bi sektore horiek, batera, Barne Produktu Gordinaren % 17ko ekarpena egiten diotelako Euskadiren aberastasunari.”

 

Sailetako aurrekontuak, batzordean defendatuak, 42.553.000 dira; % 3,5eko igoera 2019ko proiektuaren aldean, hau da, 1.386.000 euro gehiago. Igoera hori, legealdiaren hasieran adierazitako aurrekontuarekin konparatuz gero, % 24,2koa da. Sailburuarentzat, kopuru horiek erantzun egiten diete euskal merkataritzaren erronka berriei aldaketen eszenario batean. Sonia Pérezek adierazi duenez, gainera, “turismoak utzi egin dio gure herrialdean intzidentzia gutxiko sektore bat izateari eta etorkizuna duen industria bilakatu da. Hortaz, gure jarduera sozial guztia ezin da ulertu kontsumo arduratsua sustatzeko izango den lan egoki bat egiten ez bada, bere zeharkako izaera kontuan hartuta”.

 

Funtsezko helburuek azpimarratzen jarraitzen dute Euskadiko turismoa eta merkataritza iraunarazteko eta bultzatzeko ekintzek duten garrantzia, baita Kontsumobidek betetzen duen zeregina ere.

 

Batetik, merkataritzaren arloan landu diren programek eta laguntza-lerroek bultzatu egiten dituzte merkataritzaren sektorearen modernizazioa eta gaztetzea eta arreta berezia jartzen da ondokoetara bideratutako laguntzetan: ekintzailetza eta merkataritzako ekipamenduen modernizazioa, aginduetan aplikatutako irizpide sozial berriekin eta genero-ikuspegiarekin.

 

Bultzatu egiten da lehiaren hobekuntza eta nabarmendu egiten dira digitalizaziorako eta prestakuntzarako sarbide- eta hobekuntza-programak, Retail Euskal Eskola finkatzean.

 

Lidergo publikoa eta gobernantza indartzearen erakusgarri onena hau da: elkarte-egituretako aurrekontuak indartzea eta Euskal Merkataritzaren Behatokia eta hortik landuko diren azterlanak eta txostenak hedatzea.

 

Turismoko zuzendaritzan hobetu egiten da antolamendurako eta sustapenerako ekintzetara bideratutako zuzkidura, helmugako marketin segmentatuaren errefortzuarekin eta produktu turistiko berriak sustatu eta merkaturatzeko, multiproduktu-helmugak eratuz. Gainera, arreta berezia jartzen da turismoaren sektoreko enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan eta ekintzailetzan. Berritasun gisa, nabarmendu egiten da Turismoaren Euskal Sarea-SARETOURera bideratutako partida; gobernantza-eredu berri bat indartzeko eta bultzatzeko proiektu estrategiko bat.

 

Kontsumoaren arloan, indartu egin da bitartekaritza kontsumoaren eremuko gatazken ebazpenean, eta komunikazioa eta prestakuntza, azterlanak eta dibulgazio-kanpainak gehituta.

 

Arloka, termino absolututan, igoerarik handiena turismoan izan da (879 mila euro), batez ere sustapen-programak indartzeko eta hiru lurralde historikoetako hiru Ostalaritza Elkarteei subentzio nominatiboak emateko.

 

Gainera, % 1,6 igo da merkataritzara bideratutako aurrekontua, 2019ko aurrekontu-proiektu batetik datorrena, zeinak % 13,6ko igoera zuen aurreikusita.

 

Bestalde, % 1,6 igo da Kontsumobidekoa; bigarren urtez hurrenez hurren igo da bere aurrekontu-zuzkidura.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak