Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik eta Japoniak industria-politikan, elikadura-kulturan eta kultura-turismoan duten elkarlana sendotu dute

2019.eko azaroak 07

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarekin batera, gaur goizean, Ajuria Enea jauregian, Eikei Suzuki Mieko (Japonia) gobernatzaileari egin dio harrera.

2018ko urrian lehen lankidetza-memoranduma sinatu ondoren, Japoniako Mieko prefekturak eta Euskadik industria-politikan, elikadura-kulturan eta kultura-turismoan duten elkarlana sendotu dute.

Lehendakariak nabarmendu du Japonia jarduteko lehentasunezko espazioa dela Euskadi Basque Country 2020 Estrategian. “Industria-herrialdea, abangoardia teknologikoan dagoena eta garapen-maila altua duena; bere tradizioei eta identitateari eusten eta haien balioa nabarmentzen jakin duena”, esan du. Gainera, herrialdea bereziki esanguratsua dela esan du, datorren urtean Japonian izango diren Joko Olinpikoek eskaintzen duten trukerako aukeragatik.

Iñigo Urkullu Lehendakariak industria, elikadura eta kultura-turismoa nabarmendu ditu Mie eskualdearen eta Euskadiren arteko lankidetzarako bidean aurrera egiteko proposatzen diren hiru eremu berezi gisa.

Industria-politikaren eremuan, Lehendakariak nabarmendu du aurrerapen garrantzitsuak izan direla, besteak beste, Japonian Gestampen enpresaren lehen instalazioa inauguratu dela nabarmendu du. Hala, Lehendakariak iragarri du, lehen urrats horren ondoren, bi aldeek adostu dutela lanean jarraitzea merkataritza, negozioak eta zuzeneko inbertsioa sustatzeko zenbait eremutan, besteak beste, automobilgintzan, aeronautikan, makinarian eta elikadura-industrietan.

Elikadura-kulturaren eremua dela eta, Lehendakariak esan du Miek eta Euskadik tokiko chefen eta gazte izangaien arteko elkarlana eta trukea sustatzea erabaki dutela. “Helburua talentuaren garapena eta tokiko elikadura-kulturaren sustapena da”, esan du.

Bestalde, kultura-turismoa dela eta, Iñigo Urkullu Lehendakariak esan du mundu-ondarearen erromesaldi-ibilbideen inguruko lankidetza-akordioaren sinaduran aurrera egiten ari direla. “Donejakue Bideak iparraldetik dituen ibilbideen eta leku sakratuen eta Kii mendikateko (Mien) erromesaldi-ibilbideen esperientziak partekatu ditugu”, esan du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak