Berriak Osasuna
Eu

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak alergologiako kanpo-kontsultak berritu ditu

2019.eko azaroak 08
  • Erabateko zaharberritzea egin da, kontsultak eta tratamendu-gelak egokitu, eguneratu eta berrantolatuta.
  • 257.905 €-ko inbertsioa egin da, eta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIk pazienteen asistentziaren, segurtasunaren eta arretaren antolamendua hobetzeko duen estrategiari jarraikiz.
  • 12.000 pazientek baino gehiagok erabiliko dituzte instalazio berriak urtean.

 

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzeta ESIko Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Alergologia Zerbitzuko kanpo-kontsultak berritu dira. Ospitaleko kanpo-kontsultatako eraikineko laugarren solairuan daude kontsultok (200 m2 hartzen dute), eta 12.000 kontsulta baino gehiago egiten dira urtean. 

Erabateko zaharberritzea egin da, kontsultak eta tratamendu-gelak egokitu, eguneratu eta berrantolatuta. Horretarako, 257.905 €-ko inbertsioa egin da. Pazienteari eskainitako asistentzia, segurtasuna eta arreta hobetzea izan da helburua.

Gelak eta kontsultak berrantolatu dira eta, horri esker, hitzordurik ez duten pertsonen zirkulazioa murriztu ahalko da kontsultategien eta miaketen eremuetan, eta, aldi berean, artatutako pazienteen pribatutasuna areagotu. Proben eta eragin-proben itxaron-/zaintza-gela handitu egin da, eta leiho bat du orain, pazienteak kontrolatuta edukitzeko probak egin bitartean. Kristalezko manpara bat ipini da, kontrola ahalbidetzeko.

Halaber, bi bulego batu dira, espazio hori, kontsultategi/bulego gisa erabiltzeaz gain, bilera-gela gisa ere erabili ahal izateko. Kontsultategien sarrera-ateak zabaldu egin dira; argiztapen efiziente berria instalatu da; berokuntza-instalazioak berritu dira; eta lurzorua, sabaia eta altzariak berritu dira.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @patriporteiro
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: 🏥 El Hospital Universitario Cruces renueva las consultas externas de alergología ➕ https://t.co/nzYybgT2zz @Gurutzetak…

  • @osakidetzaEJGV
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    🏥 Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak alergologiako kanpo-kontsultak berritu ditu➕ https://t.co/45yUXrVYBchttps://t.co/sdh9IrtZ02

  • @osakidetzaEJGV
    Orain dela 7 egun

    Comentario de Twitter:
    🏥 El Hospital Universitario Cruces renueva las consultas externas de alergología ➕ https://t.co/nzYybgT2zzhttps://t.co/oOuPfp7Vus