Eu

Gobernuak baimena eman du laneratzeko enpresak sortzeko eta haiei eusteko laguntzak areagotzeko (Gobernu Bilera 2019-11-12)

2019.eko azaroak 12

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, baimena eman du laneratzeko enpresak sortzeko eta haiei eusteko laguntzak areagotzeko. Aurrerantzean, 2022ra arte, urte anitzeko zenbatekoa, guztira,  10.897.500 eurokoa izango da; 677.500 euroko gorakada, orain arte emandako kopuruaren aldean.

Lanbidek, 2019. urterako, laneratzeko enpresak sortzeko eta haiei eusteko laguntzen deialdia 10.220.000 eurorekin onetsi zuen. Hasierako zuzkidura hori ez da nahikoa izan aurreikusitako dirulaguntzen finantzaketari erantzuteko; izan ere, areagotu egin da aurreko urtearen aldean finantzatzeko eskatu zen postu-kopurua.

2018ko ekitaldian, laneratzeko 226 postu eskatu ziren, alegia, diruz lagundu zitekeen plantillan % 3,2ko gorakada egon zen, 2017aren aldean. 2019an, laneratzeko enpresetan nabarmen hazi da sortutako enplegu-kopurua, 254 postu eskatu dira, alegia, % 12,4ko igoera egon da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko