Eu

Gobernuak baimena eman du enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lan-integraziorako laguntzak areagotzeko (Gobernu Bilera 2019-11-12)

2019.eko azaroak 12

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, baimena eman du enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonen lan-integraziorako laguntzak areagotzeko; guztira, gehienez, 56.450.000 eurokoak izan ahalko dira.

Egun arte, laguntza horiek 33.700.000 eurokoak ziren, eta desgaitasuna duten pertsonek okupatzen dituzten lanpostuetako soldata-kostuak ordaitzeko aurreikusitako dirulaguntzak finantzatzera bideratzen ziren; haiek zuzenean zeuden lotuta lanbidearteko gutxieneko soldatarekin eta pixka bat desfasatuta zeuden.

2019an LGSrekin lotuta izan diren bi gorakadek dirulaguntza horien kostuetan izango dute eragin handia, eta, enplegu-zentro bereziek desgaitasuna duten pertsonek okupatzen dituzten lanpostuetako soldata-kostuen inguruan eginiko eskabideei gutxienez azarora arte (barne) erantzuten jarraitzeko, programa horri baliabide ekonomiko berriak esleitzea zehaztu da eta, horrela, lanpostuak eta finantza-egonkortasuna bermatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko