Eu

“El silencio de la ciudad blanca”-ko ibilbideak aurkeztu ditu Sonia Pérez Ezquerra sailburuak

2019.eko azaroak 18

Turismo-atariak landig page berri bat izango du gaurtik aurrera trilogiako eszenarioei lotutako ibilbideak sustatzeko

Azken hamar hilabeteetan turismo-atariak hazkunde nabaria izan du nazioarteko eremuan eta besteren artean Frantziako merkatukoa (% 17) edo Alemaniakoa (% 25)

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez Ezquerrak turismo-atariko landing page berria aurkeztu du gaur, Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren saileko zinegotzi eta alkateorde Maider Etxebarriarekin batera.

“El silencio de la Ciudad Blanca”, “Los ritos del agua” eta “Los señores del tiempo” liburuek osatzen dute Eva García Sáenz de Urturiren trilogia; Gasteizen eta Araban garatzen da gehienbat eta gehitu egin zaio Daniel Calparsoloren filma. Sailburuak azaldu duenez, “serieek, pelikulek eta nobelek gaur egun duten eraginaz jabetuta bisitariak erakartzeko garaian” aprobetxatu egin behar dugu “eszenatoki nagusiak ez ezik, inguruan dituzten Euskadiko bazterrak ere, haiekin lotuak eta gure erakargarritasunen parte direnak”.

Ildo horretatik, landing page-k, turismo-atari ofizialaren atal berri batek, Hiri Zuriaren eszenatokietako ibilbidearekin sortuak, indartu egiten ditu Gasteizen, Arabaren eta Euskadiren edukiak eta presentzia digitala.

Azken hamar hilabeteetan turismo-atariak hazkunde nabaria izan du nazioarteko eremuan, bilaketak beste hizkuntza batzuetan egiteko posizionamendu-hobekuntzak egin ondoren, eta nabarmena izan da hazkundea, besteren artean Frantziako merkatukoa (% 17) edo Alemaniakoa (% 25).

Hazkunde horrekin bat etorriz, 5 hizkuntzatan egiten da landing page-a eta 6 ibilbide aurkezten ditu. Ibilbide horiek egiteko hogei bat leku hautatu dira nobeletan aipatzen diren ehunka lekuetatik. Gasteizko pintxo-taberna tipikoetatik museoetara, eraikin berezietara eta Euskadiko ondarearen beste elementu batzuetara, 450 kilometro eta 100 paisaia bilduta.

“Gaur aurkezten dugun ibilbidea Gasteizen hasten da, El silencio de la Ciudad Blanca nobelaren tramaren epizentroan, alegia, eta Valderejon amaitzen da beste bi nobeletako eszenatokietako batzuk zeharkatu ondoren. Trilogiako pasarteekin zaindu ditugu ibilbideen deskribapenak, bisitariek ibilbide murgilgarri batzuk egin ahal izan ditzaten pelikularen eszenak birsortu dituzten testuei eta irudiei esker”.

Gainera, sailburuak amaitu du esanez “gure ustez puntu eta jarrai bat besterik ez da hau, Gasteiz sustatzeko Sailetik egiten dugun lankidetzarena; jarraitu egingo duen lankidetza bat da, laster aurkeztuko ditugun hurrengo produktuekin eta Green hiriburuaren aldeko apustua bezalako ekintzekin ‒Gasteiz izan dadin Ekoturismoko Kongresuaren egoitza iraunkorra‒ eta beste hainbesterekin”.

ES: https://turismo.euskadi.eus/es/rutas/ruta-escenarios-silencio-de-la-ciudad-blanca-eva-saenz-urturi-vitoria-gasteiz/aa30-12379/es/

EU: https://turismoa.euskadi.eus/eu/ibilbideak/ibilbide-bat-el-silencio-de-la-ciudad-blanca-eleberriko-lekuetan-barrena-gasteiz/aa30-12379/eu/

EN: https://tourism.euskadi.eus/en/routes/tour-of-the-settings-for-the-silence-of-the-white-city-vitoria-gasteiz/aa30-12379/en/

FR: https://tourisme.euskadi.eus/fr/itineraires/route-a-travers-les-sites-du-silence-de-la-ville-blanche-vitoria-gasteiz/aa30-12379/fr/

DE: https://tourismus.euskadi.eus/de/routen/route-durch-die-schauplatze-des-romans-die-stille-des-todes-vitoria-gasteiz/aa30-12379/de/

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak