Berriak Segurtasuna
Eu

Babes Zibileko Boluntariotzako Aholku Batzordeak hobekuntzak onartu ditu ekipamenduen arloan, eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren bidez online prestakuntza areagotzea proposatu du

2019.eko azaroak 12

Txurdinaga (Bilbo) 2019/11/12

Euskadiko Boluntariotzako Aholku Batzordeak, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea buru dela, aho batez onartu du lan kolektiborako ekipamenduetan hobekuntzak egitea, eta kolektibo horretara bideratutako online prestakuntza areagotzea proposatu du, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Arkampus online plataformaren bidez.

Gaur egun Euskadiko boluntariotza EAEko hiru lurraldeetako 700 bat pertsonak osatzen dute.

Alde horretatik, Segurtasuneko sailburuordeak azpimarratu nahi izan du “babes zibileko boluntariotzak duen garrantzia larrialdien esparruan”. Aldi berean, oso balorazio positiboa egin du “Boluntarioen oinarrizko prestakuntza” online ikastaroaren lehenengo edizioaz.

Sailburuordeak azpimarratu duenez, “ikastaroari esker gizarteari eskuzabalki ematen dioten zerbitzua oraindik ere gehiago areagotuko da, hala egokitzen bada”.

Hartutako akordioetatik, aipatutakoez gainera, nabarmendu behar dira taldeen eta elkarteen esku igorgailuak jartzea koordinazioa hobetzeko, bai eta bere kasa zabaltzen diren karpa-ekipamendu berriak hornitzea ere landa-lanerako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak