Eu

Eusko Jaurlaritzak espero du Espainiako Gobernuarekin harreman instituzionalei lehenbailehen heltzea, "Euskal agendari" erantzuteko

2019.eko azaroak 13

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Gobernuko bozeramaile Josu Erkorekak, PSOEk eta Unidos Podemosek atzo lortutako koalizio-gobernua osatzeko akordioaz, azpimarratu du konfiantzazko botoa eman behar zaiola Gobernu Zentral bat eratzeko aukerari. "Azken hilabeteetan politikan pairatzen ari garen blokeoari amaiera emango zaion itxaropena susmatzeko aukera ematen du", gaineratu du.

Ildo horretan, Erkoreka sailburuak azpimarratu duenez, eratuko den Gobernuari, Eusko Jaurlaritzak "Euskal Agenda" ahalik eta gehien errespetatzea eskatzen jarraituko du, eta bereziki duela 7 hilabete hautsi zen transferentzien  negoziazio-prozesuari ekitea. "Gobernu Zentralari eskatuko diogu bere programaren lehentasunezko helburuen artean sar dezala Gernikako Estatutua osorik betetzea eta zintzilik dagoen transferentzien agendari berriro heltzea", adierazi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)