Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Osasun Sailburuak Euskadi osasun-sistema desberdin baten buru izango dela baieztatu du

2009.eko abenduak 02

Bengoak gaixotasun kronikoen diagnostiko goiztiarrean oinarritzen den OWL Genomics zentroa inauguratu du

Derion dagoen zentroa In Vitro diagnostikorako metodo bat sortzen duen lehenengoa da. Metabolonikan oinarritzen da eta gaixotasun baten fasea zehaztu dezake odol analisi baten bitartez.

Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburua, Rafael Bengoa, gaur goizean Derion OWL Genomics bioteknologia konpainiaren instalazio berrien inaugurazioan parte hartu du.

Giza osasunean oinarritzen den enpresa bat da, eta bere helburu nagusia diagnostikorako markagailuak eta diana terapeutikoak identifikatzea da, prebalentzia handiko gaixotasunetan eta hasierako fokua gibelarekin lotura duten patologiak direnean.

Sailburuaren arabera, “proiektu honen alde egin dutenek asmatu dute” eta Eusko Jaurlaritzak ikerkuntzaren alde egiten duen apustua berretsi du. Bengoak argudiatu du, “diagnostiko goiztiarrerako teknologia hauek erabiltzen dituen osasun-sistema izan dezakegu edo teknologia hauek erabiltzen ez dituena” eta exekutiboak bigarren aukera horren alde egingo duela adierazi du.  

Rafael Bengoak legislatura honetan gaixotasun kronikoak garrantzia handia izango dutela eta mota honetako patologiak ikertuko dituztela baieztatu du. Europako osasun-sistemak “ez dute prebentziorako txipa, horregatik, normalean ez dute gaixotasun kronikoetan pentsatzen baizik eta gaixotasun baten jazoera akutuan, beraz, ez dira ahalmen guztiak erabiltzen”, esan du.

Osasun Sailburuak Euskadi “zentro hauetatik irteten diren azpiegiturak eta teknologiak gehiago aprobetxatuko dituen” osasun-sistema desberdin baten buru izango dela baieztatu du, gaur inauguratu den OWL Genomics azpiegiturei aipamena eginez.

Bioteknologiako konpainiak In Vitro diagnostikorako metodo bat sortzen duen lehenengoa da. “Owl liver” izeneko metabolonikan oinarritzen da eta gaixotasun baten fasea zehaztu dezake odol analisi baten bitartez. Metodo eraginkorra eta ez inbaditzailea da eta gaixoen aldizkako jarraipena egitea baimentzen du, kostuak eta diagnostikorako beste proba inbaditzaile batzuk egitea, biopsia hepatikoa kasu, saihesten dira.

Metabolonikaren bitartez, zehaztasun handiko kromatografia likidoa eta masen espektrometria bateratzen dira, eta OWL Genomics konpainiak esteatosis eta esteatohepatitis ez alkoholikoarentzat biomarkagailuak hautatu ditu. Gaixotasun horiek obesitatearekin, diabetesarekin, hipertentsioarekin, triglizeridoen maila altuekin eta %20 batean gibeleko gaixotasun larriekin erlazionatzen dira. Biztanleriaren %2 eta %5 esteatohepatitis ez alkoholikoa duela kalkulatzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa sailburua