Eu

Beatriz Artolazabalek Menchaca Fundazioarekin "boluntariotza eratzen duten milaka pertsona anonimoren, isilduen eta langileen aitorpena” partekatzen du

2019.eko azaroak 14
  • Antonio Menchaca fundazioaren sariak banatu zaizkie Mensajeros por la Paz-en sortzaileari eta Lagun Artea eta Amiarte elkarteei, Lagungo, Emilio Soldevilla eta La Valmuza fundazioei, bai eta Marije Calvo elizkoiari ere
  • Aurreko edizioan, Eusko Jaurlaritzaren DSBEaren programa saritu zen

Bilbo, 2019 11 14

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Menchaca Fundazioarekin partekatu du “boluntariotza eratzen duten milaka pertsona anonimoren, isilduen eta langileen aitorpena; izan ere, Euskadin, zortzi pertsonatik bat boluntarioa da, eta euskal herritarren % 13,4k boluntariotzan dihardu, hirugarren sektoreko erakunderen batean; 250.000 pertsona inguru dira”.

Artolazabalek Antonio Menchaca fundazioaren sarien banaketan parte hartu du. Sariak honako hauei banatu zaizkie: aita Ángel Mensajeros por la Paz-eko sortzaileari eta 1994ko Elkartasunaren Asturiasko Printzearen saridunari, eta Lagun Artea eta Amiarte elkarteei, Lagungo, Emilio Soldevilla eta La Valmuza fundazioei, eta Marije Calvo elizkoiari, Bilboko San Frantzisko auzoan Cáritasen zentroan lan egindako 26 urteengatik. Lagun Artea, Amiarte eta Lagundo elkarteek Bizkaian baliabiderik ez duten pertsonekin lan egiten dute, eta La Valmuza, ordea, Afrikako eta Asiako lankidetzan oinarritzen da, eta Emilio Soldevilla fundazioak ekonomian prestakuntza etikoaren ikerketa sustatzen du.

Ekialdian, besteak beste, honako hauek parte hartu dute: Carlos Royuela, Juan San Martín, José Luis Alzola, Ioseba Madariaga, Gonzalo Corcóstegui, Pedro Ontoso eta María Menchaca fundazioko presidentea. Artolazabalek zorionak eman dizkie sarituei, eta gogorarazi du duela urtebete Antonio Menchaca fundazioaren eskutik Eusko Jaurlaritzari diru-sarrerak bermatzeko errentak egiten duen lanari emandako saria jaso zuela. “Sari batek bereziki egin digu ilusioa, zuonak: inklusio-lana antzemateko eta DSBEa garatzen duen gure herrialdearen gizarte-kohesiorako sentsibilitatea izan zenuten. Hari esker, pertsona askok une txarrak gainditzen dituzte, eta urrats gehiago eman ditzakete, enpleguan eta ongizate handiagora jotzeko aukeran oinarritzen den bizimodua izateko”.

“Gehien behar dutenentzat eta dutenekin egunero garatzen dugun dedikazio hori zuok, Emilio Soldevilla, Valmuza, Lagungo, Lagun Artean eta Amiarte fundazioetatik edo Marije Calvok eta aita Ángelek, gure inguruneari eskaintzen diozuen bera da. Zehazki, aita Ángel gizatasunaren, elkartasunaren, adinekoentzako arretaren eta nazioarteko elkartasunaren adibide onenetakoa da”, esan du Artolazabalek.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan Ibarretxe, María Menchaca, Mario Iceta