Eu

Garapenerako lankidetzako erakundeentzako deialdi berria, 2020an “Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programarako proiektuak aurkezteko (Gobernu Bilera 2019-11-19)

2019.eko azaroak 19

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren aginduari; haren bidez, garapenerako lankidetzako erakundeei dei egiten zaie, 2020an “Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programarako proiektuak aurkezteko. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko garapenerako lankidetzako erakundeei egiten zaie dei, 2020ko “Euskadiko Gazteak Lankidetzan” programarako proiektuak aurkezteko. Hala, programa horren deialdi berezian eskainiko diren gazte kooperanteen profilak izango dira.

700 euroko laguntza emango da deialdi honen bidez hautatutako proiektuko parte-hartzaile bakoitzeko,  Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan hautatutako gazte boluntarioaren egonaldiko eta mantenuko gastuak zati batean ordaintzeko.

Programaren helburua elkartasunaren balioa sustatzea eta Euskadiko gazteen sentsibilizazioa bultzatzea da, garapenerako lankidetzarako ekintzen bidez. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa 1993an hasi zen, eta, urte hauetan, Euskadiko 2.317 gaztek parte hartu dute. Kostu ekonomikoa 70.000 eurokoa da.

2019ko deialdian, 45 proiektu hautatu ziren eta, haietan, 98 gaztek garapenerako lankidetzako ekintzetan parte hartzeko aukera izan zuten, Amerikako, Afrikako eta Asiako zenbait herrialdetan.

Euskadiko GGKE hauek parte hartu zuten: Arquitectos sin Fronteras Euskadi, Asociación Africanista Manuel Iradier, Asociación para el Desarrollo Foro Rural Mundial, Asociación Egoaizia para Cooperación al Desarrollo, Asociación Servicio Solidario San Viator, Asociación Taupadak, Asociación Vasca Solidaridad Internacional, Asociación Xenofobiaren aurka taldea Berdinak Gara, Edex Centro de Recursos Comunitarios, Fundación Ayuda en Acción, Fundación Ayuda Más ONGD de Bilbao, Fundación Benito Menni, Fundación Jóvenes y Desarrollo, Fundación Juan Ciudad, Fundación La Valmuza, Fundación Mozambique Sur, Haurralde Fundazioa, Hermanas Pasionistas eta Medicus Mundi Bizkaia.

Programako parte-hartzaileen hautaketa egin ondoren, 100 gazte hautatu ziren, eta, azkenean, 98k bizi izan zuten esperientzia 14 herrialdetan: Bolivia (4 pertsona), Kamerun (2), Kolonbia (5), Ekuador (8), El Salvador (3), Ghana (2), Guatemala (9), Honduras (3), India (2), Mexiko (14), Mozambike (4), Nepal (2), Peru (38) eta Senegal (2).

Onetsitako proiektuak hainbat tipologiatakoak izan ziren, baina nabarmendu beharra dago boluntarioek honako hauetan izandako parte-hartzea: Pueblan eta Oaxacan (Mexiko) 20 kooperatibek dituzten ahalmenen sendotzean, ekonomia sozialaren eta solidarioaren ikuspegitik; ikastetxeetan, Peruko eta Guatemalako gune ahuletako umeentzako laguntza sendotzeko (hezkuntza berezia, logopedia, pedagogia, psikologia…); genero-indarkeriaren arreta integrala eta berdintasunerako parte-hartzea Guatemalan, eta Ghanako San Francisco Javier Ospitalearentzako laguntza (medikuntza orokorra, pediatria, amatasuna, oftalmologia etab.)

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko