Eu

Aretoko profesionalak eta haien etorkizuna aztertu dira “Aretoaren erronka” jardunaldian

2019.eko azaroak 25

Gastronomiak eta ardoek izaten jarraitzen dute eskari handiena duen 2. motibazioa aisiagatik bisitatzen gaituzten turisten aldetik.

  • “Beharrezkoa da eskatzea modu aktibo batean erreibindikatu dadin maîtreen, zerbitzarien, sumillerren eta aretoko buruen lana” adierazi du sailburuak.

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak gaur aurkeztu du "Aretoaren erronkak. Etorkizuneko gakoak euskal sentsibilitatearen ikuspegitik” jardunaldia, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatua. Bere jardunaren ondoren mahai-inguru bat egin da hauekin: Asun Ibarrondo, gastronomiako Euskadi Saria areto-zuzendari onenari; Jon Santxotena, The Boost-eko areto-zuzendaria, eta José Antonio Ramos, Berria-ko areto-zuzendaria, gastronomiako kazetari Ana Vega Biscayenne moderatzailearekin.

Sonia Pérez Ezquerrak analizatu bezala, gastronomiak, sukaldaritzako eta aretoko profesionalek eta industria osagarri guztiek, baita kalitatezko eta zero kilometroko produktuez hornitzen gaituen sektore primarioak ere ekosistema bat osatzen dute, identitatearen osagarri izateaz gain, nazioarteko erreferentzia eta Euskadiko erakargarri turistiko nagusietako bat dela kontuan hartuta. Horregatik, azaldu du sailburuak, “Sail honen apustua da enogastronomia indartzen jarraitzea turismoaren garapenaren ardatz estrategikoetako bat delako”.

 “Izan ere, gaur egun, aisiagatik Euskadi bisitatzen gaituztenen aldetik eskari handiena duten bigarren motibazio nagusia da gastronomia. Euskadira datozen bisitarien erdia baino gehiago gehienbat gure hiriak (city breaks) eta gure gastronomia ezagutzera etortzen dira”.

Sukaldariek betetzen duten zeregina nabarmenaz gain, sailburuak azpimarratu duenez, “gastronomiako eta ostalaritzako beste profesional askok lan egiten dute egunero eta ez gara jabetzen haien zereginak duen garrantziaz. Eta horixe da aretoko profesionalaren kasua”.

“Beharrezkoa da eskatzea modu aktibo batean erreibindikatu dadin maîtreen, zerbitzarien, sumillerren eta aretoko buruen lana” adierazi du sailburuak. Haiek aintzatetsiak izatea eta haien lana nabarmentzea sukaldariek lortu duten maila berean. Berreskuratu beharrean gaude lehenaldian izan zuen prestigioa galdua duen lan honen duintasuna”.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko azaroak 26

    Bost (5), no Boost.

Ekitaldiko kargudunak