Berriak Lehendakaritza
Eu

Club Deportivo Bilbao elkartearen 125. urteurrenean izan da Lehendakaria

2019.eko azaroak 22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria lagun zuela, Club Deportivo Bilbao elkartearen 125. urteurrena ospatzeko ekitaldian izan da. Bertan nabarmendu duenez, nahiz eta gaur egun gure eguneroko bizitzako parte diren kirola eta osasuna, duela 125 urte abentura aitzindari bat zen kirola praktikatzeko eta osasuna hobetzeko elkarte bat martxan jartzea. “Partekatu egiten dut kirolaren balioekin hartua duzuen konpromisoa; bizitza osasungarri bat sustatzeko hartua duzuen konpromisoa”, adierazi du. Horrekin lotuta, eskertu egin ditu etorkizunari aurrea hartzen jakin zuten pertsonen ikuspegi eta jarrera hura; eta aitortu egin ditu elkarte hau sasoi betean, irekita eta aktibo mantendu duten pertsonen dedikazioa eta konpromisoa.

Club Deportivo Bilbao elkartea 1894an sortu zen, Sociedad Gimástica Zamacois izenez. 1912an hartu zuen Club Deportivo Bilbao izena, eta 1931n inauguratu zuen bere oraingo egoitza Rekalde zumarkalean. 4.300 bazkide ditu, haien artean gazte ugari.

Lehendakariak nabarmendu duenez, elkarteak gizartearen integrazioaren eta ongizatearen zerbitzura jartzen du kirola. Hala, eskertu egin du egiten duten lana kirol-praktika bere modalitate guztietara hedatzeko, eta bereziki emakumeak eta gazteak barnean hartzeko egiten duen lana.

Elkarte honek Bilbon bultzatu dituen kirolen artean daude igeriketa, saskibaloi-taldea, esgrima, halterofilia, gimnasia, mendizaletasuna, eskia; eta, jakina, pilota, kirol-elkarte honetako frontoietan berreskuratua. Hala, Iñigo Urkulluk nabarmendu egin du elkarteak etengabe hobetzeko erakusten duen jarrera: proiektu berrietan esku hartzen du, hedatu egiten du jarduera eta espezialitate guztietan eta pertsona guztientzat sustatzen saiatzen da kirol-praktika.

Ekitaldian bideo batzuk proiektatu dira elkarteari buruz eta abesbatza baten emanaldia eta dantza-ikuskizun bat eskaini dira.

Urteurrena ospatzeko ekitaldian Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeria eta Bilboko alkate Juan Mª Aburto ere izan dira.

Club Deportivo Bilbao elkartearen 125. urteurrena

Bilboko Kirol Klubak bere urteurrena ospatzeko hainbat kirol jarduera antolatu ditu. Abenduaren 14an, larunbata, boxeo gaua iragarrita dago. Kirol klubarekin lotura luzea duen kirola da pilota. Hori dela eta, 2020ko urtarrilaren 3an, ostiralean, zesta-punta partida bat jokatuko da. Mendiak ere leku pribilegiatua izango du, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiarekin lankidetza hitzarmena sinatuta, Klubean argazki erakusketa bat egingo da Dhaulagirira igotzeari buruz, Jerzy Kukuczka poloniarraren 14. zortzimilakoa izan zena.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak