Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

EAEko droga-mendetasunei buruzko egoera balantzea

2009.eko abenduak 02

Kontsumoa


Ikuspuntu epidemiologikotik, gaur egun 338.000 pertsona inguruk dute droga-kontsumo problematikoren bat gure Autonomia Erkidegoan (legezko drogekin zein legez kanpokoekin).

• Gaur egun 231.000 lagunek alkohol gehiegi edaten dute asteburuetan eta 34.000 lagunek astegunetan.

• 62.000 lagunek normalki zigarro-pakete bat baino gehiago erretzen dute egunero.

• 65.000 lagun inguruk cannabisa kontsumitzen dute egunero.

• 36.000 lagun inguruk legez kanpoko beste droga batzuk kontsumitu dituzte azken hilabetean.

2008an, EAEko 15-75 urteko herritarrengan gehien zabalduta zeuden drogak alkohola eta tabakoa izan ziren. Herritarren % 91,7k eta % 60,2k kontsumitu ditu noizbait substantzia horiek, hurrenez hurren, eta % 68,3k eta % 35,2k azken 30 egunetan.

Legez kanpoko drogen barruan, hedatuena cannabisa da: Euskal herritarren herenek baino gehiagok -% 33,8k- kontsumitu dute substantzia hori behin gutxienez, eta % 8,7k azken hilabetean. Cannabisaren atzetik, kokaina, speeda eta LSDa dira hedatuenak. 2008an adierazi zuten noizbait kontsumitu zituztela euskal herritarren % 8,7k, % 8,6k eta % 4,4k, hurrenez hurren.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko