Eu

Gobernuak kargu publikoei etika publikoaren arloko prestakuntza eman die, administrazio ona eta gobernu ona lortzeko

2019.eko abenduak 04

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak eta Maite Iruretagoiena IVAPeko zuzendariak, “Etika eta Gobernu Onaren Kodea”ri atxikitako pertsonei zuzenduta, IVAP-Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak antolatutako zazpigarren lan-jardunaldia inauguratu dute. Eusko Jaurlaritzak, jardunaldi horien bidez, aurrera egin nahi du etika publikoaren arloan administrazio publikoa hobetzeko zabalkunde- eta prestakuntza-programak sustatzeko konpromisoan. Horretarako, aintzindaria den Kode honetan jaso diren balio, printzipio eta portaerak zabaldu eta ezartzeko kargu publikoak betetzen dituztenei prestakuntza ematen die.

Gaur Lakuan izan den jardunaldian, izena eman duten pertsonek Juli Ponce Solé Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbideko doktorearen eta Administrazio Zuzenbideko katedradunaren hitzaldia entzun dute. Juli Ponce Solé, batik bat, Zuzenbidearen, kudeaketaren eta etika publikoen, araudi-inpaktuaren ebaluazioaren eta erregulazio-kalitatearen eta pertsonen eskubideen gaineko aditua da. El reto de un buen gobierno y el derecho a una buena administración: un cambio de paradigma izeneko hitzaldian bost alderdi aztertu ditu:

  • Administrazio onerako, gobernu onerako eta diskrezionalitaterako eskubidea.
  • Nazioarte-mailan eta Europar Batasuneko zuzenbidean administrazio onerako eskubidea.
  • Estatuko egoera zenbait proposamenaren bidez.
  • Zerbitzari publikoen arreta egokiaren estandar juridikoa.
  • Administrazio onaren eta gobernu onaren azpiegiturarako beharra.

ZAZPIGARREN EDIZIOA

Jardunaldien ziklo hau IVAPek antolatu du; 2014an hasi zen eta, harrezkero, etika publikoaren eremuan ezagunak diren 7 profesionalek etikaren eta jokabide onaren inguruan duten ikuspegia eta esperientzia partekatu dute: Carles Ramió Matas, Concepción Campos Acuña, Francisco Longo Martinez, Javier Goma Lanzón, Victoria Camps Cervera eta Manuel Villoria Mendieta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak