Berriak Hezkuntza
Eu

150.000 euroko dirulaguntza BC3 - Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroari, K.LAB laborategiaren bitartez teknologia tranferitzeko (Gobernu Bilera 2019-12-17)

2019.eko abenduak 17

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, Hezkuntza sailburuak proposatuta, erabaki du 150.000 euroko dirulaguntza zuzena ematea BC3 -  Basque Centre For Climate Change bikaintasuneko ikerketa zentroari, k.LAB (Knowledge Modelling Environment) laborategiaren bitartez teknologia transferitzeko.

2008an sortu zenetik BC3-k egin duen lanari esker, ARIES plataforma (Artificial Intelligence for Ecosystem Services) asmatu eta eraiki ahal izan da. Teknologia horrek sarean eskuragarri dauden datuak eta semantikaren eta machine reasoning delakoaren bidez modelizatzeko osagaiak integratzen ditu. Plataforma honen azpiko softwareak (k.LAB) datuak integratzeko prozesu osoa erabil dezake modelizazio mota ugarirekin, aldaketa konplexuak aurreikusteko. Kode irekiko k.LAB softwareak datu eta eredu egokienak hautatzeko aukera ematen du, hodei-teknologia erabiliz eta datu-paradigma ireki bati jarraituz: era berean, lortutako ezagutzak irekiak dira eta gizarte osoarentzat eskuragarri daude, eta ondorengo kalkuluetarako oinarri bihurtzen dira, etengabe hazten ari den ezagutza-base bati ekarpena eginez.

Hezkuntza Sailak emandako laguntzari esker, BC3-k programatzaile gehiagorekin osatu ahal izango du dagoeneko lanean ari den ARIES proiektua; hala, tresna multzo bat garatuko da ekoizpen-mailan, zientifikoki zorrotza eta hodeian oinarritua, osagai nagusi berri bat duena: interfaze intuitibo bat, webgunearen bidez eskuragarri dagoena gaitasun teknikorik gabeko erabiltzaileentzat.

BC3 - Basque Centre For Climate Change

BC3 – Basque Centre for Climate Change 2008n abiatutako bikaintasuneko ikerketa zentroa da (BERC), Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHUren artean sortutakoa, klima-aldaketaren arrazoien eta ondorioen inguruko ezagutza garatzeko eta gai horiei buruzko ikerketan aurrerapenak bultzatzeko helburuarekin. Zentroa, beraz, nazioarteko ikerketan erreferente bihurtzeko bokazioarekin jaio zen, ezaguera zientifikoari ekarpenak egiteko gaitasunagatik zein Euskadiko ikerketa eta zientzia sistemara lehen mailako ikertzaileak erakartzeko gaitasunagatik ezaguna.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko