Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskalitek ematen duen Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria banatu du Lehendakariak

2019.eko abenduak 18
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Urkulluk adierazi duenez kudeaketa-eredu aurreratuekin bakarrik “izango gara gai hobeto aprobetxatzeko egiten ditugun inbertsioak berrikuntzan eta lehen mailan kokatzeko enpresa-eredu berri batean, inklusiboago eta partitiboago batean”

Iñigo Urkullu Lehendakariak Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria banatu du; sari hau Euskalit euskal fundazioak ematen du eta bere helburua da Euskadin erakunde aurreratuenak aintzatestea eta kudeaketa-praktika onenak identifikatzea. Urkulluk adierazi duenez kudeaketa-eredu aurreratuekin bakarrik “izango gara gai hobeto aprobetxatzeko egiten ditugun inbertsioak berrikuntzan eta lehen mailan kokatzeko enpresa-eredu berri batean, inklusiboago eta partitiboago batean”. “Azken batean, eraginkorragoa eta gizatiarragoa den batean”, gaineratu du.

Europa jauregian izan da ekitaldia eta bertan izan dira Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu eta Gobernuko bozeramaile Josu Erkoreka, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Hezkuntzako sailburu Cristina Uriarte eta Osasuneko sailburu Nekane Murga.

Edizio honetan 25 erakunderi eman zaie Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria. Hamaika enpresa industrialek eta haiei lotutako zerbitzu-enpresek, Osakidetzako hiru erakundek, hiru ikastetxek, hirugarren sektore sozialeko hiru erakundek, Administrazioko batek, eta finantza eta aseguruetako beste batek jaso dituzte Brontzezko, Zilarrezko eta Urrezko A sariak. Gainera, Kudeaketa Aurreratuaren hiru Euskal Sari ‒Euskadin kudeaketari ematen zaion sari nagusia‒ eman zaizkie bi ikastetxeri eta enpresa industrial bati. 

Lehendakariak nabarmendu duenez, kudeaketa aurreratua norbanakoaren ahaleginaren eta taldearen konpromisoaren batura da; eta lagundu egiten du hobetzen estrategia, produkzioa, zerbitzua, pertsonen ezagutza eta konpetentziak, ingurumenarekin eta gizartearekin dugun harremana, baita emaitzak ere. Benetan, ahaleginak merezi duela uste dut. Etengabeko hobekuntza ahalbidetzen du eta, gainera, kohesionatu egiten du erakundea, lagundu egiten du enpresa proiektu komuntzat hartzen”, adierazi du.

Hala, ziurtatu duenez, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen babesa eta laguntza, EUSKALITen bitartez, enpresek eta erakundeek kudeaketa-eredu aurreratuagoetarantz eboluzionatu dezaten, lehiakortasunean eta eraginkortasunean egiten den inbertsio bat da gure Herrialde osoarentzat.

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria

Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Saria lehiakortasunaren funtsezko elementutzat Kudeaketa Aurreratuak duen garrantzia euskal erakundeen artean sustatzeko eta hedarazteko sortua da.

Beren kudeaketa-praktiketan garapen-maila jakin bat edo aurrerapen bat erakusten duten Euskadiko enpresek, ikastetxeek, osasun-zentroek eta bestelako erakundeek jasotzen dituzten aintzatespenak dira. Euskalit da aintzatespen horietaz arduratzen den erakundea, eta bikoitza da helburua: kudeaketan aurreratuenak dauden erakundeak identifikatzea, beste batzuentzat pizgarri eta erreferentzia izan daitezen. Eta jendaurrean aitortzea kudeaketaren eremuan erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten aurrerapen-maila.

Sari hauek lortzeak erakutsi egiten du aurretiaz erakunde batek lortu egin duela bere kudeaketa-sisteman garapen-maila jakin bat. Horretarako, EUSKALITek euskal erakundeei eta enpresei ondoko zerbitzuak ematen dizkie: Kanpo Kontrastea eta Kanpo Ebaluazioa, erreferentetzat hartuta Kudeaketa Eredu Aurreratua.

Bi zerbitzu horietan erakunde baten kudeaketaren analisi global eta sistematiko bat egiten da. Pertsona independenteak eta erakundearekin zerikusirik ez dutenak arduratzen dira lan horretaz, eta erakundearen aurrerapen-mailaren, indarren eta hobetu beharreko eremuen ikuspegi objektibo bat ematen dute, "ispilu" gisa balio duena erakundeak egiten duen hausnarketarako eta autoebaluaziorako.

Analisi hori EUSKALITeko Ebaluazio Kubleko pertsona-taldeek egiten dute; ia 2.000 pertsona dira, gehienak gerentzia- edo zuzendaritza-postuetan dihardutenak, eta modu altruista batean aritzen dira elkarlanean EUSKALITekin kudeaketaren eremuan duten ezagutza eta esperientzia partekatzen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak