Eu

San Josék bere poza adierazi du Legebiltzarrean onetsi egin delako Euskadiko kooperatibismoaren garapena bultzatzeko aukera emango duen Kooperatiben Legea.

2019.eko abenduak 20

Lan eta Justiziako sailburu María JesúsSan Josék bere poza adierazi du Euskadiko Kooperatiben Legea onetsi delako Legebiltzarrean, lege horrek euskal kooperatibismoaren garapena bultzatzeko aukera emango baitu. “Kooperatiben Legeak –nabarmendu du San Josék esparru araugile berri bat ezartzen du, kooperatiben sektore osoak babestua, eta beren iraunkortasun enpresarialerako baliabide eraginkorrak izango dituzte hemendik aurrera”.

San José sailburuak esandakoaren arabera, Lege berriak estaldura judiziala eta egonkortasuna ematen dizkie euskal kooperatibei beren garapena bultzatzeko, beren identitate-ikurrak indartzeko eta kalitateko enpleguak sortzen jarraitzeko, balio eta printzipio demokratikoetan, partaidetzazkoetan eta solidarioetan oinarrituak.

Hedabideen aurrean egindako deklarazioetan, Legebiltzarraren Osoko Bilkuran Legea onetsitakoan, San Josék eskertu eta balioetsi egin du ganberako Lan eta Justiziako Batzordekideek eta adostutako testua berretsi duten talde parlamentarioek egindako lana. “Kooperatibak –adierazi du– funtsezko elementua izan dira euskal ekonomia suspertzeko gaitasuna hobetzeko eta berebiziko garrantzia duen pieza bat dira Euskadiren hazkunde iraunkorrerako eta inklusiborako”.

Bestalde, sailburuak adierazi duenez, euskal kooperatibak 1.600 baino gehiago dira eta Euskadin 60.000 enplegu sortu dituzte guztira ‒populazio landunaren % 6‒ eta presentzia nabarmena dute sektore industrialean. “Euskadiko Ekonomia Sozialaren euskarri nagusia dira Kooperatibak –adierazi du‒ eta Euskadi 2020 Gobernuaren programan jasotako Lege berriak azpimarratu egiten ditu helburu hauek: euskal eredu kooperatiboa sustatzea, bere lehiakortasuna hobetzea eta koiuntura berrietara eta lehian aritu behar duen merkatuetara egokitzea”.

Euskadiko Kooperatiben Lege berriak, Legebiltzarrak gaur onetsiak, mantendu egiten ditu gizarte kooperatibo bat definitzen duten funtsezko elementuak, doitasunez eta xehetasunez arautzen du formula kooperatiboaren erabilera, segurtasun juridikoa ematen die bazkideei galeren inputazioari lotutako erantzukizunarekiko, zehaztu egiten ditu administratzaileen betebeharrak eta erantzukizuna, ahalbidetu egiten ditu aldaketa estrukturalak ‒besteren artean eszisioa eta segregazioa‒ eta egokitu egiten du araudi kooperatiboa kontabilitateari eta kontu-ikuskaritzari buruzko araudiak txertatutako berrikuntzetara.

Legeak gobernu kooperatiboa indartzen du gai honetan sozietateen zuzenbidean izandako berritasunen ildotik, berrikusi egiten du kooperatiba-mota jakin batzuen lege-konfigurazioa araubide organiko eta funtzional kooperatibora egokitzen direla bermatzeko, horren adibide izanik etxebizitza-kooperatibak eta elkarlaneko garraiokoak, eta enpresa-sustapeneko kooperatibak eta junior kooperatibak hartzen ditu barnean, kooperatiben errealitate berriei leku bat egiteko.

Gizarte-organoei dagokienez, sakondu egiten da kooperatiben izaera autoantolatzailean eta malgutu egiten dira hainbat alderdi, esaterako, Batzar Orokorra, edo Gizarte Kontseiluaren eta Jagoletza Batzordearen existentzia, gizarte-organoen funtzioak egokituta.

Araubide ekonomikoaren erregulazioari dagokionez, orokorrean, ondare kooperatibo komuna indartzen da, baita bere iraunarazpena eta jarraipen enpresariala ere. Argitu egiten da galeren inputazioaren araubidea bazkideen erantzukizunarekiko, kontuan hartuta eragin berezia duela kooperatibaren kaidumengabeziarenkasuetan. Gainera, argitu egiten da kapital sozialari bazkideek egindako ekarpenen izaera enbargaezina hartzekodun pertsonalen aurrean, edo bazkideen ekarpenen berrerabilpena.

Gai honetan, beste alderdi garrantzitsu bat da informazioaren betebeharrak areagotzea hirugarren ez bazkideekiko jaulkipen finantzarioetan, eta beste finantzazio-mota bat orokorrean ahalbidetzea. Bestalde, sozietateen eremuan, erraztu egiten da kooperatiben izaera autokudeatzailea beren funtzionamendua operatiboagoa izan dadin. Horrekin lotuta, berrikusi egin dira errenboltso-irizpideak bazkideen bajaren kasuan; kapital soziala edo jarduera kooperatibizatua murriztea; edo likidatzaile ez bazkideen irudia txertatzea sozietateen krisi-egoera jakinetan.

LEGEAREN ARTIKULUEN GARRANTZIZKO BESTE ALDERDI BATZUK

ERREGULAZIO OROKORRA

Orokorrean, sozietate kooperatiboaren erregulazioari dagokionez, adierazi beharra dago gobernu korporatibo berriaren elementu zehatz batzuk txertatu direla, besteren artean, leialtasunezko administratzaileen betebeharrak, sekretua gordetzea, interesen gatazka, erantzukizuna eta eraginkorra izan dadin lortzeko modua. Administratzaile kargua betetzean, arau orokorra doakotasuna bada ere, aurreikusi egin da administratzaileak ordainsari bat jasotzeko aukera. Hortaz, aukera hori arautzen da, baita dagokion kopurua ere, edonola ere arrazoizko proportzionaltasuna gorde behar duena kooperatibaren garrantziaren, bere egoera ekonomikoaren eta egiten dituzten jardueren arabera.

Legeak malgutu egiten du administratzaile karguaren jarduna, eta horretarako moldatu egiten du behar zehatzetara, bere kopurua eta indarraldia kontuan hartuta, eta areagotu egiten du bere profesionalizazioa, erraztu egiten du bere funtzionamendua, zaindu egiten du kudeaketa kooperatiboaren jarraitasuna eta ezarri egiten ditu baldintzak zatituz gero.

Araubide Ekonomikoari dagokionez, galeren inputazioari eta bazkideen erantzunkidetasunamugatzeari dagokienez, nortasun juridikotik eratorritako ondorio ekonomikoak argitzen dira, sozietate gisa bere ondarean eragina dutenak, hala hirugarrenen aurrean erantzuten dute: kooperatibaren erantzukizuna bere ondarera mugatzen da eta bazkideena kapital sozialari egiten dioten ekarpenera mugatzen da.

ALDAKETA ESTRUKTURALAK EGITEKO AUKERA BERRIAK

“Fusio bereziei” dagokienez, argitu egiten da sozietateen eta bestelako sozietate zibil edo merkantilen arteko fusioak egiteko aukera, baita bestelako erakunde batekin ere. Emaitza ez kooperatibo bat ahalbidetzen da, kooperatiba beste mota bateko erakunde bihurtzeko eta zatitzeko soluzioa bezala. Kooperatiba zatitzeari dagokionez espezifikoki aurreikusten da segregazioa, baita emaitza ez kooperatibo bat ere, zatitze operazioaren ondorioz. Kasu honetan Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Gorenaren interbentzioa arautzen da, banatu ezin diren funts kooperatiboak erabilgarri jartzeko.

HOBEKUNTZAK KOOPERATIBA-MOTEN ERREGULAZIOAN

Elkarlaneko kooperatibei dagokienez, handitu egiten da bost puntu portzentualetan, % 25etik % 30era, lan ez kooperatiboaren muga, sozietatean besteren konturako langileek eta langile bazkideek egindakoa (TCA/TS), ziurtatu ahal izan diren premia praktikoei erantzunez, produkzio industrialeko enpresa kooperatiboetan ez ezik, zerbitzuak ematen dituzten horietan ere aplikatzeko, gero eta ugariagoak direla kontuan hartuta. Malgutasun enpresarialaren izaera berarekin, nahiz eta justifikatuta, hedatu egin da salbuespenen kasua ratio horretarako kontaketaren oinarrian.

Etxebizitza-kooperatibei dagokienez, erregulazio berriak ziurtatu egiten du eraikuntzaren eta kudeaketaren oinarrizko erabakiak kooperatibistek beroiek hartzea, eratzen direnetik, erabat ezagututa eta informatuta dituzten eskubideei eta betebeharrei buruz. Horretarako, exijitu egiten da eratzen den momentuan, kooperatiboki sustatutako etxebizitzen eta lokalen onuradunek gutxienez bazkide guztien % 50a lortu behar dutela; era horretan, hasten direnetik hartzen dute beren gain arrisku enpresariala eta erabakiak hartzeko benetako ahalmena. Higiezinen sustapenak eskatzen duen profesionaltasunagatik, beharrezkotzat jotzen da kudeaketa-enpresa bat kontratatzea, kooperatibaren eraketa eta finantzaketa ahalbidetuko dituena, baina betiere ziurtatuta sustapenerako, eraikuntzarako eta finantzaketarako hirugarrenekin egin beharreko kontratuak bazkide kooperatibista erabiltzaileek beroiek egiten dituztela.

Garraio-kooperatiben eremuan, garraioko profesionalek, pertsona juridikoek edo fisikoek, osatutako modalitatearekin batera, jarduera hori modu autonomo batean garatzen dutenek, eta premia edo zerbitzu komunen kooperatibizazioarekin batera, bigarren modalitate bat aurreikusi da, non garraio-jarduera kolektibokigaratu ahal izango den lanaren kooperatibizazioaren bitartez; kasu horretan, bat dator elkarlaneko kooperatiba baten izaerarekin eta ezaugarriekin, non kooperatibarenak diren produkzio-baliabideak, eta berak antolatzen du bere langile bazkideen lan-araubidea.

“Junior kooperatibak”, ikasleek sustatuak, ikasleek matrikulatuta dauden ikastetxeetan eskuratutako trebetasunak eta ezagutzak praktikara eramateko aurreikusten dira, ondasunak ekoiztera edo zerbitzuak ematera bideratutako jarduera ekonomikoak garatuz.

Nekazaritzako elikagaietako kooperatiben eremuan egiten diren doikuntzen barruan, izena beraz gain, nabarmendu egiten da bazkideen egoera juridikoa, titulartasun partekatua duten erakundeak izan daitezen, ugariak sektorean, baita kooperatibarekin duten lotura ere, segurtasun juridikoaren ondorioetarako.

INTEGRAZIO ETA TALDEKATZE KOOPERATIBOA

Lehenengo berritasuna da korporazio kooperatiboak kentzea, talde kooperatiboak izenekoek garatu ahal izango dutenean haien funtzioa, eta integrazio-maila ekonomikoaren arabera honela sailkatuko dira: integrazio bidezko talde kooperatiboak eta kolaborazio bidezko talde kooperatiboak.

KOOPERATIBISMOAREN SUSTAPENA ETA HEDAPENA

Erakunde kooperatiboen sustapenaren, estimuluaren eta garapenaren interes sozialarekin koherentzian, Legea kooperatibismoaren erakunde asoziatibo adierazgarriena aitortzearen alde agertzen da, euskal kooperatibismo osoarekiko, "agente sozial" gisa, eta sustapen bide gisa euskal mugimendu kooperatiboaren presentzia eta elkarrizketa bultzatzeko dagozkien ordezkaritza-organismo instituzionalen kontsulta-eta erabaki-eremu desberdinetan.

ASOZIAZIONISMO KOOPERATIBOA

Kooperatiben Federazioei dagokienez, erakunde elkartuen gutxieneko muga doitu da, dagokion federazioa izan dadin “Euskadiren” ordezkari, eta % 50era goratu da (lehen % 40 zen).

DOIKUNTZA TEKNIKOAK

Dokumentazio soziala eta kontabilitatea: Lege berriak zehaztapen batzuk gehitu ditu kooperatiben urteko kontuak formulatzeko, aplikatzea dagokien informazio finantzarioaren esparru araugilearekiko, baita irizpide orokorrak ere, zeinen arabera derrigorrezkoa den kontu-ikuskaritza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak