Berriak Segurtasuna
Eu

Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoarekin egindako lankidetza-hitzarmena eguneratu du Segurtasun Sailak

2019.eko abenduak 20

Vitoria-Gasteiz, 2019ko abenduak 20.

 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoaren lehendakari Estibaliz Arnaizek 2011ko urritik bi erakundeek indarrean zuten lankidetza-hitzarmena eguneratu dute. Hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan dira Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiaga, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendari Pedro Anitua eta Euskadiko Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoaren koordinatzaile Aitor Allende.

 

Horrela, lau urtez indarrean egongo den eta beste lau urterako luzatu ahal izango den hitzarmen berria indarrean dagoen araudira egokitu da, eta, gainera, hitzarmenaren bidez aipatutako Batzordearen ekintzak eta programak Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sistemaren egungo premiekin koordinatzea lortuko da, arrisku kolektibo larriko, hondamendiko edo lazeria publikoko egoeratan. Horretarako, erakunde honen giza baliabideen eta baliabide eta ekipamendu materialen erabilpena optimizatuko da.

 

Hitzarmen honen ezarpen-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldera eta itsasertzera/kostaldera mugatuko da, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dituen eta beste autonomia-erkidego batzuekin edo beste herrialde batzuekin larrialdi-egoeratan ezarritako lankidetzan oinarritzen diren bestelako jarduketetara ere heda daitekeen.

 

Bi erakundeek hitzematen dute, beraz, elkarrekin eta bien artean adostuta gauzatuko dutela urteko jarduera-programa, eta erakunde humanitarioak, beraz, Segurtasun Sailaren esku jarriko ditu bere baliabideak eta bitartekoak, bai eta Eusko Jaurlaritzak erabiltzeko lagatako edo finantzatutako baliabideak ere.

 

Gurutze Gorriaren Batzorde Autonomikoak Jaurlaritzaren esku utziko dituen Larrialdietan Berehalako Erantzuna Emateko Ekipoen (ERIE) artean daude esku-hartze psikosozialekoa, lehorreko nahiz barneko uretako bilaketa eta salbamendukoa, osasun-laguntza, aterpea eta logistika, osasun-postu aurreratuak, itsas-salbamenduko baseak eta larrialdietarako materialaren biltegiak.

 

Segurtasun Sailak, bere aldetik, Gurutze Gorria Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibilerako Euskal Sisteman sartzea bermatuko du eta urteko jarduketa-programen ondorioz sortuko diren gastuen finantziazioan lagunduko du; laguntzak erakunde honen aldeko dirulaguntza nominatibo gisa jasoko dira Euskadiko Aurrekontu Orokorretan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Estibaliz Arnaiz, presidenta de la Cruz Roja en el País Vasco; Aitor Allende, Coordinador del Comité Autonómico de Cruz Roja en el País Vasco