Berriak Segurtasuna
Eu

2019an Euskadin trafiko-istripuetan hildako 51 pertsonetatik ia % 60 kolektibo zaurgarrietakoak ziren

2020.eko urtarrilak 02

2019an guztira 51 pertsona hil dira, 2018an baino 9 gehiago. Horietatik ia % 60 kolektibo zaurgarrietakoak ziren (16 motor-gidari, 13 oinezko eta txirrindulari 1).

Aurten 51 pertsona (43 gizonezko eta 8 emakumezko) hil dira Euskadiko errepideetan eta kaleetan izandako trafiko-istripuen ondorioz: horietatik 36 gidariak ziren (16 motor-gidariak, 19 auto-gidariak edo beste ibilgailu batzuen gidariak eta 1 bizikleta-gidaria), 2 autoko bidaiariak eta 13 oinezkoak.

Lurralde Historikoen araberako banaketari dagokionez, 19 pertsona hil dira Gipuzkoan, 10 Araban eta 22 Bizkaian.

Aurten erregistratu diren istripuen kopuruari dagokionez, aurreko urtearekin alderatuta igoera moderatua izan da. Abenduaren 26ra arte guztira 8.167 istripu erregistratu dira, 2018an baino 332 gehiago.

Ikusi dugu gora egin duela kolektibo zaurgarrietakoak diren hildakoen (bereziki motor-gidarien eta oinezkoen) kopuruak, eta horrek kolektibo horiei zuzendutako sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak, hala nola, ‘Zirkulatzeko Prest’, ‘Nire gurpiletan jar zaitez’ edo “Don’t be Dummy-Zuk ez duzu ordezkorik’ programa ibiltaria, indartzera bultzatu gaitu”, adierazi du Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak.

2018an 42 pertsona hil ziren trafiko-istripuetan Euskadin: 29 gidari (14 motor-gidariak, 14 auto-gidariak edo beste ibilgailu batzuen gidariak eta txirrindu-gidari bat) 5 autoko bidaiari eta 8 oinezko.

2019an orain arte 2018an baino gidari eta oinezko gehiago hil dira, baina bidaiari gutxiago. Lurralde Historikoen arabera, behera egin du hildakoen kopuruak Araban (2018an baino 3 gutxiago), eta gora egin du Gipuzkoan (2018an baino 6 gehiago) eta Bizkaian (6 gehiago).

Datu horiek Ertzaintzak zein udaltzaingoek erregistratutako istripuei dagozkie, eta hiri-bideetan eta hiri arteko bideetan trafiko-istripuetan izandako hildakoak ere hartzen dira barnean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak