Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskadiko Kontsumitzaileen hiru Federazioek hitzarmen bana sinatu dute Osasun eta Kontsumo Sailarekin

2011.eko maiatzak 10

Hitzarmenen helburua kontsumoaren alorreko euskal asoziazionismoa sustatzea eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko programak garatzea da.

Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak, Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak eta Euskadiko Kontsumitzaileen Elkargoak hitzarmen bana sinatu dute Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailarekin, kontsumoaren alorreko euskal asoziazionismoa sustatzeko eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko programak garatzeko asmoz. Hitzarmenetatik datorren elkarlanak alderdien ahaleginak batu nahi ditu, kontsumitzaile eta erabiltzaile arduratsuak lortzeko.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileak direla-eta, hitzarmenei jarraiki honako ekintza hauek egingo dira:

  • Informazio- eta aholkularitza-zerbitzua
  • Defentsa juridikoa 900 euro bitarteko hitzezko epaiketetan
  • Kontsumo-proiektuak (informazio-, prestakuntza- eta heziketa-proiektuak; ondasunen eta zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak edo azterketak; informazioa argitaratzea eta dibulgatzea)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordearen kontsumo-arbitrajeetan parte hartzea
  • Ordezkatze-eginkizunak

Hitzarmenak 2011ko abenduaren 31 arte egongo dira indarrean. Hala ere, urtero luzatzeko aukera izango da 2015era arte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan