Berriak
Eu

Europaren aitorpena Euskal ikus-entzunezko sektorearen aurrean eta Eusko Jaurlaritzaren apustua kultura eta talentuaren kampo-sustapenaren alde

2011.eko maiatzak 11

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzak, Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiak eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzak indarrak batu dituzte Europan, euskal ikus-entzunezko sektorearen alde

Euskal Kultura eta Talentuaren Europako Lehen Zikloa - 25 urte Euskadi EBren aurrean ordezkatuta

Lehen aldiz, euskal film laburrek ohorezko puntua eta berariazko saioak izan dituzte Bruselako Film Laburren Jaialdian, egun hauetan,  jaialdi horren XIV. edizioa ospatu baita Belgikako hiriburuan.

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzaren ekimenari esker, Film Laburren Jaialdi horretan izan den euskal partaidetza Ordezkaritzak abian jarritako jarduera-programa baten barne kokatu da: Etxepare Euskal Institutua, Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitza eta Euskadiko Filmategiarekin batera Euskal Kultura eta Talentuaren Lehen Europako Zikloa jarri baitu abian.

Belgikako hiriburuan eta Europako Zikloaren esparruaren barne, ekitaldi-agenda zabala egin da literatura, zinema, artea eta musikaren eremuetan; era horretan, euskal kultura eta talentua Belgikan eta Europako erakundeetan ezagutarazi eta sustatzeko, baita erakundeen eta ikus-entzunezko sektorearen arteko lankidetza-ildoak sendotzeko, eta sormenaren zein kulturaren industriaren esparruan, euskal produktuek jaialdi eta hitzorduetan duten presentzia finkatzeko ere.

 

7 Euskal film labur eta Bruselako Film Laburren Jaialdiko nazioarteko sarirako hautatutako film labur bat, Euskal Kultura eta Talentuaren Lehen Europako Zikloan

Euskadik Bruselan duen Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiarekin eta Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzarekin batera, belgikar Film Jaialdi horretan euskal film laburren presentzia bultzatu eta bermatu dute. Bertan 21.000 ikuslek, ikus-entzunezko sektoreko 400 profesional eta Europako hainbat telebistetako ordezkarik parte hartu dute.

Jaialdiko arduradunek, baita publikoak zein sektoreko profesionalek ere, aurkeztutako euskal film laburren sormena eta kalitatea azpimarratu dituzte. Jaialdian 7 film labur aurkeztu ziren, eta Kote Camachok zuzendutako "La Gran Carrera" (Lasterketa Handia) film laburra nazioarteko sarirako hautagai gisa hautatu da. Halaber, Europako telebistetako eta beste jaialdi ospetsuetako ordezkarien aurrean sustapen eta aurkezpen jarduerak egin dira, Euskadiko Filmategiaren eskutik, Kimuak programan parte hartzen duten euskal film laburrak ikusgai jarri direlarik.

Bruselako Film Laburren XIV. Jaialdian, Euskal Kultura eta Talentuaren Europako Lehen Zikloaren esparruan, euskal erakundeen eskutik, 7 film laburrak saio berezietan aurkeztu dira. Sormena eta kalitatea da film horien ezaugarri nagusia, eta zuzendari berriek zein ibilbide luzeagokoek zuzenduak dira:

  • Berbaoc, Vuk Jevremovic eta Xabier Erkiziak zuzendua,
  • La Guerra (Gerra), Luiso Berdejo eta Jorge Doradok zuzendua,
  • Decir Adios (Agur esatea), Víctor Iriartek zuzendua,
  • Khorosho, Miguel Ángel Jiménezek zuzendua,
  • Eramos pocos (Gutxi ginen), Borja Cobeagak zuzendua,
  • Lanbroa, Mikel Zatarainek zuzendua,
  • 7:35 de la mañana (Goizeko 7:35), Nacho Vigalondok zuzendua

Bestalde, Kote Camachoren "La Gran Carrera" (Lasterketa Handia) Jaialdiko nazioarteko sarirako hautagai gisa aukeratu zen.

Film gehienak Euskadiko Filmategiko Kimuak programaren barne daude, eta Etxepare Institutuaren eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntza jaso dute, euskal film labur onenen urteko katalogoa eskaintzen baitu azken honek.

 

Euskal Kultura eta Talentuaren 1. Ziklo Europarrean irmo sendotutako figurak eta Euskadiko kultur talentu berriak bilduko dira

Bruselako Euskadiko ordezkaritzaren koordinaziopean, eta Etxepare Institutuarekin batera, eta Belgikako hiriburuan egingo diren hitzordu kulturaletan oinarrituta, eta Bernardo Atxaga moduko figura nabarmenen partaidetzarekin, eta Eusko Jaurlaritzako talentu berriekin, honako programazioa prestatu da Euskal Kultura eta Talentuaren 1. Ziklo Europarraren barruan.

- "Donostia: hiritarren energia olatuak" Erakusketa. Europako Legebiltzarrean- otsailaren 28tik martxoaren 4era arte,

- Passaporta Literatur Jaialdia- Bernardo Atxagak hartu du parte Passaporta literatur jaialdian Europako literaturaren figura ospetsuekin batera. La Monnaie Antzokian- martxoaren 27an. Cervantes Institutuaren lankidetza eta partaidetzarekin egingo da aipatu ekitaldia,

- "Ghost in Armour" Erakusketa. Euskadi, Alemania eta Galeseko artisten artean eratutako arte erakusketa. Europako Legebiltzarrean- martxoaren 28tik apirilaren 1era,

- Bruselako Film Laburren Jaialdia- Bruselako Film Laburren Jaialdian publikoari zabalik izan dira jardunaldi ezberdinak eratu dira, Euskadiko ikus-entzunezkoen sektorea ezagutarazteko xedez. Apirilaren 28tik maiatzaren 8ra arte ospatu da jaialdia eta Euskal Filmotekaren lankidetza izan da,

- Xarnegek Euskal Folkaren kontzertua eskainiko du, Bruselan maiatzaren 20an.

 

Europako lehen ziklo hau Euskadik Europako Erakundeen aurrean duen ordezkaritzaren 25. urteurrenean jarri da martxan, Etxepare Institutuaren jardueren hasierarekin batera.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako taldeak gure herriko irudi ospetsuak eta balore berriak atzerrian sustatu eta ezagutarazteko duen borondatearen apustu garbia da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko