Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Euskal Osasun Sistema. 2009-2011 Kudeaketa-Balantzea

2011.eko maiatzak 11

Legegintzaldiaren 2 urteko balantzea

Krisi ekonomikoaren ondorioen kudeaketa eta kronikotasunaren erronkari aurre egiteko Estrategiaren garapena, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren eginkizun nagusiak, oraingo legegintzaldiaren lehenengo bi urteeta.

Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo sailburuak azaltzen ditu Sailaren lorpenak eta eginkizunak.

.- Esan liteke Gobernuak, urtearen erdian hasi zuela bere ibilbidea, krisi ekonomiko sakon eta iraunkorrak markaturiko 2009aren maiatzean, A Gripearen pandemiaren mehatxua batzen zitzaiolarik.

- Pandemiaren kudeaketaren balantzea positiboa izan zen eta berez, mehatxua desagertuta, osasun-agintariak zehazki eta Euskadi orokorrean, lehen baino prestatuago zeuden hedadura handiko osasun publikoaren arazoei aurre egiteko.

.- Pandemia kudeatzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak krisi ekonomikoaren ondorioak kudeatu behar izan ditu euskal osasun-sisteman bere eragina gutxitzeko.Osasun eta Kontsumo Sailaren erronka, eraginkortasun ezaren arloak eta hobekuntzarako espazioak bilatzean zentratu zen, erakundeek beraiek beren baliabideak hobeto erabiltzeko egin zezaketena zehaztu zezaten sustatuz, aurrekontuaren gaineko gastuaren gutxieneko hazkundearen giroan.

- Osakidetzako Zerbitzuen Erakundeetako gastuaren euspen eta arrazionalizazio planak 2010ean emaitza historikoak eman ditu, gastua %1,06 igoz, azken urteetan batez bestekoa % 9 izan den bitartean, -2007 eta 2008an %11 baino gehiagokoa izanda-.

.- Bestaldetik, legegintzaldi honetan lortzeke dauden erronkei aurre egin zaie, euskal herritarrei ematen zaien osasun-arreta hobetzeko eta sistemaren iraunkortasuna bermatzeko.

1. Osasun sistemaren erreforma. 2009an jadanik kronikotasunaren erronkari aurre egiteko beharra aipatzen zen, beste arrazoien artean, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonek osasun eta sarearekiko kontaktuen gastuaren zati nagusia kontzentratzen dutelako. Eta oraingo Osasun eta Kontsumo Saila izan da aurrerako urratsa ematea aukeratu duena eta erreforma-prozesua hastea erabaki du, sistema publikoa, unibertsala eta doakoa, indartsu eta iraunkorragoa, sendo eta egokiagoa bilakatu behar dena. Eta egin izan da, egiten ari da, era egituratuan, estrategia global eta integratuaren bidez, 14 proiektu zehatzez osatua, denak jadanik garapen prozesuan daudelarik.

- Herritarren estratifikazio-pilotajeak, jadanik abian, paziente aktiboak prestatzeko, elkarteen sareen sendoketarako, erizaintza-rol berrien garapenerako... Gainera, Osabide Globala (Historia kliniko elektronikoa) euskal ospitale batean ezarria eta gainerako sarean zabaltze-prozesuan, Osarean euskal herritarren erdia baino gehiagori zerbitzua eskainiz, ia 70 ikerketa eta berrikuntza-proiektu abian, eurek guztiek klinikoek sustatuak...

2. Arabako atentzio espezializatuaren berrantolaketa. Urte askotatik hona, zenbait alternatiba kontuan hartuta, erronka honi aurre egin zaio oraingo legegintzaldian eta berrantolaketa-proiektu serioa landu da, Arabako Unibertsitate Ospitalea, eta EAEn eta kanpoan erreferentea izango den kronikoen ospitale baten sorreran oinarri duena.

- Diziplina anitzeko taldea, Gasteizko akutuen bi ospitaleetako -Txagorritxu eta Santiago- profesionalek osatua, etorkizuneko AUOren plan funtzionalaren zirriborroa amaitzen ari da. Eta hile honetan, maiatzean hain zuzen ere, AUOren lehenengo agerpen funtzional eta arkitektonikoa izango direnaren obrak hastea aurreikusita dago: Kanpo Kontsulten eraikina.

3. EAGen berrantolaketa, asteburu, gau eta jaiegunetako lehen mailako arretako zerbitzuan (ospitalez kanpoko larrialdiak). Urte askotatik honako behar bat bezala aitortuta, legegintzaldi honetan diseinatu da antzinako ereduari lotutako arazoei aurre egiteko era eta aplikatzea erabaki da, ekitate eta irisgarritasun-irizpideak lehenetsiz, eta aste buru osoan zeharreko prestazioa homogeneizatuz.

.- 2009 eta 2010 Osasun Publikoaren aldeko postura-urteak izan dira, konpromiso handiari eutsiz, bai proiektuko azpiegituretan zein diseinu berriko obretan, krisia eta aurrekontu-mugak egonda ere.

1. Legegintzaldi honetan izan da Uribe Eskualdeko ospitale berriaren proiektua zehazten hasi denean. Berez, egun Uribe Ospitalea, garatzen ari den errealitatea da -obrak erritmo egokian doaz- erreferentziazko ospitalerik ez zeukan osasun- eskualde bakarreko abangoardiako akutuen ospitale orokorra, 170.000 pertsonari kalitate goreneko zerbitzuak eskainiko dizkiena eta gainera Gurutzetako ospitalea arintzen lagunduko duena, izugarrizko paziente-kopurua jasotzen du-eta.
2. Legegintzaldi honetan ere, orain urte erdi bat baino pixka bat gehiago, Donostia Ospitaleko Hemodinamika Unitatea jarri zen abian, ordura arte Gipuzkoa Poliklinikan egiten ziren kateterismoak eta angioplastiak, zerbitzu hau entitate pribatu horrekin hitzartzen zen.
3. Eta Gasteizko Lehen Mailako Atentzio Mapa (jadanik Lakua-Arriaga eta Sailburua obratan, eta laster Zabalganakoa) betetzeko zorian gaude.

.- Itxaron-zerrendak kontrolpean mantentzeko lan-urte bi izan dira, gastua gehiegi handitu ahal izan gabe. Azken datuek kopuruen etengabeko hobetzea bermatzen dute:

- Berandutze kirurgikoak eta kanpo-kontsultetakoak hobetzen ari dira eta egun itxaron-zerrendetako argazki guztiz erreala daukagu gehien eskatu eta diagnostikorako ahalmen gehien daukaten proba osagarrietan. Gainera, kirurgia onkologiko eta kardiakoko berandutzeek ez dute 30 egunetako epea gainditzen, ezta espezialitate bietako lehenengo kontsultetan. EAEn jadanik dauden besteei batzen zaien Gobernu honen konpromisoa da hau, Estatu osoko zorrotzenetarikoa dena.

.- Bestaldetik, down sindromea aurretik antzemateko programa unibertsala da, haurdun dauden emakume guztiengana helduz, bere adina edozein izanda ere, eta beharrezkoak ez diren amniozentesi askoren ondorioz nahi ez izandako hildako haurren kopuru esanguratsua saihestuz. Gainera, dauden baliabideei doitutako era arrazionalean jarraitzen du hedapenak sare osorako, kolon eta ondesteko aurretiko minbizia antzemateko programa, parte-hartze eta ondoriozko prebentziozko maila oso altuekin. 49 urte baino gutxiago eta arriskua duten emakumeentzako bularreko minbizia aurretik antzemateko programaren handitze lanean ari gara jadanik.

.- Gai guzti hauei beste asko gehitu beharko litzaizkieke:

- Osakidetza eta Osatekeko irudi erradiologikoaren digitalizazio- prozesua amaituta,
- Tabakoaren aurkako borroka zorroztea -estatuko legearen betetze altuenetakoarekin- eta osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioaren jardueren indartzea,
- Gobernu Onaren Kontseilua onartua, kudeaketa-gardentasuna, instituzioen erabilera ez alderdi zalea eta ustelkeriaren aurkako borrokarako konpromiso etikoa...

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)