Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Hitzarmena Zuzenbidearen Euskal Akademiarekin eta IVAPekin

2009.eko abenduak 11

Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan hizkera juridikoaren batasuna lortzeko, gaiari dagozkion oinarrizko kontzeptuen hiztegi juridiko bete-betea egingo du ZEAk euskaraz eta gaztelaniaz.

Zuzenbidearen Euskal Akademiak (ZEA), Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) eta Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio Sailak indarrak batu eta elkarrekin lan egingo dute esparru juridikoan euskararen erabilera normalizatzeko.

Lankidetzarekin bi helburu lortu nahi dira:

1.- Komunikazioaren teknologien bidez zuzenbide orokorra eta bereziki euskal zuzenbide zibil eta autonomikoa euskaraz eta gaztelaniaz jendarteratzen laguntzea.

2.- Zuzenbidearen munduan euskararen erabilera normalizatzen laguntzea.

Lehenengo helburua lortzeko, Justizia Sailburuordetzak eta IVAPek bultzada handia emango diote ZEAk egindako www.forulege.com web orriari, zainduta eta eguneratuta egon dadin.

Euskal zuzenbide zibilari buruzko datu-basea da hori, eta erabiltzaileen esku jartzen ditu euskal zuzenbide zibilaren arloan indarrean dagoen legeria, arlo zehatz horren inguruko jurisprudentzia, kasuan kasuko bibliografia eta eremu horretan erabilgarriak izan daitezkeen formularioak.

ZEAk, gainera, bere esperientzia eta jakituria eskainiko ditu informazio juridikoari buruzko euskarazko wegbune berri bat sortzeko.

Webgune horren izena iusplaza.com izango da, eta zuzenbidearen arloko profesionalek eta oro har herritarrek formularioak eta ereduak azkar aurkituko dituzte bertan, demandak, exhortoak eta edonolako agiri administratibo eta judizialak euskaraz egin ahal izateko.

Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan hizkera juridikoaren batasuna lortzeko, gaiari dagozkion oinarrizko kontzeptuen hiztegi juridiko bete-betea egingo du ZEAk euskaraz eta gaztelaniaz.

Zuzenbidearen Euskal Hiztegia/Diccionario Vasco de Derecho izena eta 500 bat sarrera izango ditu hiztegi horrek, eta IVAPek bidaliko dio ZEAri terminoen eta unitate lexikoen zerrenda adostua, hura baita hizkera juridiko-administratiboa finkatzeko eskumena duen organoa.

Adierazitako proiektu guztiak Justizia eta Herri Administrazio Sailaren aurrekontuekin finantzatuko dira; datorren urtean, hain zuzen ere, 30.500 euro bideratuko dira lan horietara.

 

Informazio gehiago:

http://www.jusap.ejgv.euskadi.net/r47-contgral/eu/contenidos/nota_prensa/convenio_academiavascaderecho/eu_conveavd/convenio_academiavascadelderechoeivap.html

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia