Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Medikuntzako profesionalek, gaixoek eta zaintzaileek gaixotasun kronikoen erronkei buruz hitz egingo dute

2011.eko maiatzak 18

Bi egun barru Kursaal Jauregian Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzarra egingo

“Aurrera egiteko gaitasuna sortuz: klinikoen eginkizuna” izenburupean, Biltzarrak arreta osoa jarriko du gaixo kronikoengan, haien beharretan eta gero eta bizi‑itxaropen luzeagoa duen gizarte honek planteatzen dituen erronketan. Osasun eta Kontsumo sailburuak, Rafael Bengoak, “mapa demografikoaren ondorioz gaixo kronikoen kopurua igo egin dela“ esan du, “gehienak adinekoak dira” eta duten baino laguntza gehiago behar dute, Bengoaren ustez. Osasun eredu berria bilatzen ari dira. Sailburuaren esanetan, erronkak “hemen daude, ez dira etorkizuneko arazoa”. Rafael Bengoaren hitzetan, eredu-aldaketa “martxan dago”.

“Ez da etorkizuneko erronka, hemen dago jadanik”, esan du Bengoak, eta gero eta luzeago bizi izateak eta biztanleria zahartuz joateak “gaixo kronikoen kopurua nabarmen igotzea” eragin duela azaldu du. Igoera horren ondorioz, beharrezkoa da osasun-eredu berria bilatzera, eta, Bengoaren esanetan, “eredu hori martxan dago”. Horren harira, sailburuak gogorarazi du ospitaleen antolamendu berriari hasiera eman zaiola, “modernoagoak” dira, eta, bertan, gaixo kronikoei “arreta berria” eskaintzan zaie. Bestalde, Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazionala Donostia erakarri izanaren garrantzia aipatu du. Hala ere, Bengoak onartu du gaixo kronikoek “gaur egun duten baino laguntza gehiago behar dutela”. Bengoaren hitzetan, “arreta pasiboko ereduak” ez du balio, “behar dutenean ospitalera joateko zain egotea” ez da nahikoa.

Osasun eta Kontsumo sailburuak, Rafael Bengoak; Batzorde Zientifikoaren zuzendariak, Roberto Nuñok; eta Centre for Global e-Health Innovation-aren sortzaileak, Alex Jadadek Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzarra aurkeztu dute.

Biltzarra datozen bi egunetan egingo da Kursaal Jauregian. Biltzarraren lehenengo egunean hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste: gaixo kronikoen zaintzaren kudeaketa eta AEBko esperientziak, lidergo klinikoa edota zein pazientek izango duten arreta-behar handiagoa.

Ostiralean, jardunaldiak bizimodu osasuntsuak izango ditu ardatz, baita kronikoen beharrei erantzuteko zer-nolako ospitaleak behar diren edota pazienteen zein zaintzaileen beharrak zein diren ere.

Iruzkin bat
  • @CEIT_IK4
    2011.eko maiatzak 19

    Comentario de Twitter:
    El Kursaal acoge el III Congreso Nacional de Atención Sanitaria al Paciente Crónico http://goo.gl/L4a0m #salud #cronicos

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • presidente del Comité Científico, Roberto Nuño; fundador del Centre for Global e-Health Innovation, Alex Jadad