Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gaixotasun kronikoentzako arreta egokia, zahartze aktiboa eta ikerketa eta berrikuntza funtsezkoak dira osasun‑sistemaren etorkizunerako

2011.eko maiatzak 19

Lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzak ikerketa sozio-sanitariorako zentro bat sustatuko duela

“Gero eta pertsona gehiago luzeago bizi dira”, “horrek argi eta garbi erakusten du garapen- eta aurrerapen-ereduak emaitza onak lortzen dituela”, esan du lehendakariak. Lópezek adierazi duenez, “oso albiste ona da”. “Beharrezkoa da horren ondorioak kontuan hartzea, arrakasta porrot ez bihurtzeko”, erantsi du. Patxi Lópezek onartu du osasun-sistema gaixo akutuetan kontzentratzen dela eta ahalegin ekonomikorik handienak gaixo kronikoetara bideratuta daudela. “Gizartea aldatu egin da eta guk ere aldatu behar dugu osasun-sistema gaixotasunik luzeenetara egokitzeko”, ziurtatu du lehendakariak. Bestalde, erreforma hori “krisian egon nahiz ez gauzatu behar dela” esan du, “sistemaren eredu- eta iraunkortasun-kontua da eta”.

Lópezek iragarri du Eusko Jaurlaritzak “ikerketa sozio-sanitariorako zentro bat sustatuko” duela. Zentroan osasun-arloaren eta arlo sozialaren artean “betidanik egon den gerra” horrekin bukatuko duela ere adierazi du. Lehendakariaren hitzetan, “beti ibiltzen dira pilota bata besteari pasatzen, erantzun egokirik eman gabe”, eta arlo horretan “erreferentziazko zentro bat eduki nahi dugu gure herritarrek behar dituzten irtenbideak ematen hasteko”.

Patxi López lehendakariak, Leire Pajín ministroak, Rafael Bengoa Osasun eta Kontsumo sailburuak eta Odón Elorza Donostiako alkateak gaur goizean hasiera eman diote Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzarrari. Biltzarra maiatzaren 19an eta 20an egingo da Donostian.

Zahartzeari buruzko Ikerketa Zentro Nazional berria Donostian eraikiko da, eta osasunaren esparruan erreferentziazko zentro bilakatzea du helburu. “Zentro bat baino askoz gehiago da, askoz anbiziotsuagoa”. Lehendakariak azpimarratu du haren “irismenak”, gauzatuko duen ikerketa- eta berrikuntza-lanari esker, “Euskadik ezagutzaren eremu gisa aurrerapenak lortzea ahalbidetuko duela”.

Lehendakariak, bere inaugurazio-hitzaldian, zahartzaro aktiboaren garrantzia aipatu du, eta adineko pertsonek gizartean ahalegindu behar dutela esan du, baina horretarako “parte-hartzerako bideak” ireki behar direla onartu du. Ekintzaileek eta enpresek gure gizarteko adineko pertsonen ezagutza eta eskarmentua “sustatu” behar dutela ziurtatu du, eta “biztanleria aktiboa areagotuko duten politikak erabiltzeko prest egon behar dugu”, erantsi du.

Rafael Bengoa Osasun eta Kontseilu sailburuaren arabera, osasun-sistemaren erronkarik handiena “gaixotasun kronikoek areagotze neurrigabea” izatea da, “larritasun- eta premia-sentsazio bat dago, berehala lagundu behar delakoa”, erantsi du. Sailburuaren hitzetan, Euskadiko osasun-sarean “pertsona batzuek berritzeko gogoa dute, gauza desberdinak egiteko gogoa”, eta “jokatzeko modu berri bat lortzeko aurrerapenak egiten ari dira”.

Osasun ministroa ere ekitaldi ofizial horretan izan da. Pajínek Euskadiko osasun-sistemaren lidergoa azpimarratu du, gaixoei eta gaixotasun kronikoei dagokienez.

Iruzkin bat
  • @BossMed
    2011.eko maiatzak 24

    Comentario de Twitter:
    The healthcare system of the future will be built on research and innovation, an adequate focus on chronic...or ? http://bit.ly/lU5bJZ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • ministra de Salud, Leire Pajín, y el alcalde de Donostia, Odón Elorza