Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

IPaziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzar Nazionala: Paziente Aktiboa

2011.eko maiatzak 19

Andaluziak, Euskadik, Kataluniak eta Galiziak paziente kronikoentzako beren heziketa-programetan izan dituzten esperientziak aurkeztu dituzte

Autozainketak eginkizun ordezkaezina dauka gaixotasun kronikoen maneiuan. Horregatik oso garrantzitsua da pazientearen autonomia indartzea eta heztea bere gaixotasunaren erantzukizun eta kontrol handiagoak izan ditzan. Saio honetan, Andaluzian, Euskal Herrian, Katalunian eta Galizian martxan dauden pazientearen heziketari buruzko esperientziak aurkeztu dira, bai profesionalen ikuspuntutik bai pazientearenetik.

Saioak lau ponentzia izan ditu: lehenengoa Andaluziako Osasun Publikoko Eskolako Hiritartasun eta Etika arloko zuzendari Mª Ángeles Prietoren eskutik.Ponentzia horretan, gainera, Natividad Cuetok hartu du parte, paziente gisa eta eskola horretako parte-hartzaile gisa.

Paziente aktibatuak eta pazienteen eskolak: paziente adituaren ikuspegia: horixe izan da gaur, Donostiako Kursaalen, Paziente Kronikoaren Osasun Atentzioari buruzko III. Biltzar Nazionalaren barruan egin diren saioetako baten gaia.

Saio horren bigarren ponentziak balio izan du ezagutzeko Paziente Aktibo - Paziente Bizia Programaren esperientzia Euskadin. Programa horren arduraduna, Estibaliz Gamboa Moreno, izan da haren funtzionamendua eta helburuak azaldu dituena. Juan Carlos Mendizabalek kontatu du, orobat, nolakoa izan den bere esperientzia, paziente gisa, gaixotasun kroniko batean.

Saio berean, gainera, ezagutu dugu Institut Catalá de la Salut-eko paziente adituaren programa, hain zuzen ere Katalunian garatu den programa bat. Haren arduradun Assumpció González Mestrek parte hartu du biltzarrean, bere programako gaixo batekin, Jesús Medinarekin.

Bukatzeko, Galiziako Osasun Zerbitzuko Garapen eta Segurtasun Asistentzialeko zuzendari nagusi Mercedes Carreras Viñas andreak azaldu du zein izan den Galizian arlo horretan izan den esperientzia, bere gaixo baten, Ana Vázquezen, laguntzarekin.

Parte-hartzaile guztiak bat etorri dira honelako ikastaro eta eskolen garrantzia azpimarratzerakoan; izan ere, pazienteen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dute eta paziente kronikoei berei laguntza ematen diete beren gaixotasunak ezagut ditzaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)